2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

Osasun publikoa Behingoz estatu batuetan?


Osasun publikoa Behingoz estatu batuetan?

Estatu Batuak denek ezagutzen dugun herrialdea da, bertakoek munduko txilborra direla uste dute, eta zoritxarrez, askotan hala da. Hare gehiago Donald Trump Etxe Zurira iritsi zenetik. Hala ere, badirudi aurten, agian, Donald Trumpek bere lekua palazio hartan galdu dezakeela, izan ere, urrian hauteskundeak ospatuko dira. Bere aurka, Estatu Batuetako bipartidismoa dela eta, demokratak egongo dira. Baina, oraindik, erabakitzear dago zein izango den bere aurka joango den demokrata hori, Joe Biden, Obamaren agintaldian presidenteordea izan zena, edo Bernie Sanders, Estatu Batutako sozialista. Aipatutako azkenekoak Estatu Batutako gauza ugari aldatu nahi ditu, horien artean herrialde horretan dagoen medikuntza sistema, izan ere, berarentzat super potentzia batek XXI. mendean osasun publikoa izan beharko luke. Artikulu honen bidez, nik berak dioena azaltzera nator.   

Resultado de imagen de bernie sanders medicare for all
Hemen medikuarengana joatea eta horregatik ez ordaintzea  oso normala da, han berriz, ez. Horren ondorioz, miloika pertsona ezin dira operatu, ezin dute tratamendu mediku bat jaso… Adibidez, $50.000 urtean irabazten dituen familia batek $6.000 gastatzera iritsi daiteke seguru medikuan, ia dirurik ez duen familia batek ezingo zituen kostu horiek jasan. Horren aurrean, Berniek “Medicare for all” proposatuko du, Estatu Batuentzako osasun publikoa, bada garaia, ezta?

Zerbitzu hori mantentzeko, bestek beste, aberatsenei beraien aberastasunarengatik inpostuak jarri nahi dizkie, hemen dagoen bezala. Horrela, familiek seguru pribatuekin ordaintzen dutena baino gutxiago oraindu beharko dute. Lehenagoko adibidea jarraituz, $50.000 urtean irabazten dituen familia batek $6.000 dolar gastatzen bazituen seguru pribatuan, publikoan 466 dolar urtean soilik ordainduko zituen (inpostuen bitartez, noski). Horrela denek dute osasun zerbitzua jasotzeko aukera.

Proposamen horrek, beste askorekin batera, Bernieri ezker radikaleko imagina ematen diote Estatu Batuetan. Hemen berriz, PSOEko kandidatu moderatu bat besterik ez zen izango. Hemen ezta PPkoak ez dira ausartzen osasun publikoa kentzera, han berriz, ez dira ausartzen jartzera. Baina, nola izan daiteke hain herrialde garrantzitsu batean ez egotea osasun publikorik? Zerbitzu horrek gizabanakoen artean berdintasuna bermatzen bait du, eta ez al da berdintasuna giza eskubide garrantzitsuenetako bat?

Laburbilduz, Bernie Sandersek bere programan ideia progresista asko eskaini ditu, hemen bat azpimarratu da, osasun publikoarena. Guk normaltzat hartzen dugun bitartean han askok ezin dute ezta horretan pentsatu ere, eta ez du zentzurik. Denek izan behar dugu osasun publiko duin bat izatearen eskubidea,. Eskubide bat izan beharko luke eta ez pribilegio bat. Horregatik, Joe Biden presentatu denetik zaila dirudien harren, espero dut Bernie Sandersek irabaztea, batez ere osasun publikoaren prosamenagatik.

Resultado de imagen de bernie sanders
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Bibliografia:
https://www.eldiario.es/internacional/propuestas-politicas-Bernie-Sanders-EEUU_0_994951292.html
https://www.univision.com/noticias/destino-2016/bernie-sanders-propone-plan-de-salud-universal-con-impuestos-a-las-rentas-mas-altas
http://www.laizquierdadiario.com/Quien-es-Bernie-Sanders-y-cual-es-el-socialismo-del-que-habla
https://www.elindependiente.com/politica/internacional/2020/02/29/la-receta-nordica-de-bernie-sanders/
https://elpais.com/internacional/2020-03-11/bernie-sanders-hemos-ganado-el-debate-ideologico-pero-estamos-perdiendo-el-de-la-elegibilidad.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.