Normala al da Estatu Loterian Estatuak Sariaren Zati Bat Eramatea?
Ez dago inor gure gaur egungo gizartean, loteriaz edo estatu sarietaz entzun izan ez duenik. Mundu guztiak zer den badaki eta askok gustoko dute. Loteriarengan sentimendu hau ez da arraroa, mundu guztiak gustoko du dirua irabaztea, baina hala ere, sari hauek guztiz justuak ahal dira? Ba al dago estatuaren tranparen bat sari hauetan?
Egia esanda, estatuek ez dituzte sari hauek banatzen beraien biztanleria pozteko, baizik eta, estatua bere biztanleen diruarekin aberasteko. Guk loteriara jolasten dugunean, badakigu ia ezinezkoa dela saritua suertatzea, baina hala ere poza eta emozioa sortzen digu pentsatzea aberatsa izateko aukerak ditugula. Hori dela eta, estatuak sentimendu hauekin jolasten du gure diruarekin aberasteko.
Estatuak, diru gehiena guk erosten ditugun boletoetatik ateratzen du. Loteria estatuarena bada diru zati gehiena estatuko kutxetara dijoa. Bestalde, saria estatuarena ez baldin bada, zerga handiak jartzen zaizkie beste sarien boletoei. Horretaz gain, loteria mota guztietan Ogasunak sariaren %20 bereganatzen du. Honek esan nahi du, lehenengo ogasunak zergen bidez boletoengatik ordaindu duzun zati bat berarentzat bereganatzen duela eta hau gutxi iruditu ez arren, sariaren %20 kentzen dizute, nahiz eta saria banatzen duena estatu berbera izan.
Ondorioz, nik pentsatzen dut loteria egiterakoan estatuak boletoei jartzen dien zergekin jarraitu beharko lukeela. Izan ere, hau modu oso eraginkor bat delako diru kantitate handi bat irabazteko. Nik proposatzen dudan aldaketa saria emateko garaian sari guztia sarituari ematea da, hau da, ogasunak saritik dirurik ez kobratzea. Horrela loteria justu bat egingo litzateke non sarituak esaten den saria jasoko luke eta ez honen zati bat bakarrik.
BIBLIOGRAFIA:
https://www.consumer.es/economia-domestica/finanzas/y-si-me-toca-la-loteria-cuanto-se-lleva-hacienda.html
https://www.elindependiente.com/sociedad/2019/12/15/cuanto-te-quita-hacienda-de-un-decimo-de-loteria-de-navidad-y-cuanto-recibes-tu/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.