2020(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

KORONABIRUSA ETA EKONOMIA



KORONABIRUSA ETA EKONOMIA

         Egun hauetan, ematen du elkarrizketa gaia bakarra dagoela. Joaten zare  edozein tokitan hitz berbera entzuten da: koronabirusa. Izan ere, denok beldur izaten dugu gaixotasunengatik, baina orain gertatzen ari den honekin, denbora luzez ez zen ikusten. 

         Garbi dago egoera larria dela. Osasun Sailak jakinarazi duenez, lagun bat hil da eta 27 kutsatu egin dira Euskal Autonomia Erkidegoan koronabirusareengatik. Eusko Jaurlaritzak hainbat aholku eman ditu gaixotasuna prebenitzeko eta bere aurka borrokatzeko: eskuak ondo eta sarritan garbitzea, eztul egitean eskuarekin ez eltzea, paperezko mukizapiak erabiltzea...

         Baina, nahiz eta osasun arazo bat baino ez dirudien, ekonomiari ere gogor eragiten dio. Horrela, esan dezakegu ez dagoela mugarik bidaiatzeko, baina Gobernutik eskatu egin da norberak zentzuz jokatzea eta behar-beharrezkoa denean bakarrik bidaiatzea, egoera larri bait da gure lurraldean baina ez da gutxiago beste herrialde batzuetan, Milanen, Txinan, esate baterako. Honen ondorioz, arazo ekonomikoak sortzen dira, turismoaren sektoreetan adibidez. Hainbat bidai bertan behera utzi dira, eta munduko leku askotara gomendatzen da ez bidaiatzea. Berez, galera ekonomikoak izugarriak izaten ari dira hortaz bizi dute pertsonentzat. 

         Eta zer egin behar dute euskal enpresak koronabirusaren aurrean ? Arantxa Tapiaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Salburuak:  " Enpresak ixtea gehinezkoa da egun, ez dago horretarako beharrik ". Baina enpresarioek esaten dute kasu batzuetan hornidura arazoak izaten ari direla, bereziki Txinako hornitzaileak dituztenak. Izan ere, Txinan adibidez, mila pertsona hil egin dira dagoeneko, eta milaka eta milaka gaixorik edo bakartuta daude. Gauzak horrela jarraitzekotan, hainbat enpresa ixtera behartuta egongo dira. 

         Zorionez, gure Osasun Zerbitzua izugarri ona da eta seguraski laister egoera hobera joango dela. Gainera, espero da denbora gutxi barru txertoa suertatzea. Espero dezagun gauzak horrela izatea, eta  nahiz eta osasuna inportateena izan, ekonomia arloan ere eragina handia ez nabaritzea 


Resultado de imagen de coronavirus



Bibiografia: 











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.