CORONAVIRUSA
Ez dut ingongo informazio iturririk, ikuspuntu eta iritzi pertsonala da.
Ekonomiako alderdi guztietan eragingo du Covid-19-ak. Bat ere ez ez da kanpoan geratuko. Behar bada janaria ekoizten duten enpresak eta janaria saltzen dutenak, baina horiek beti berdin joango dira janaria behar degulako bizi ahal izateko. Bizitzeko beste tepiko bat, eta tamalez horrela da, ez badaukazu dirua, ezin izango zara bizi. Horrela dela uste dut, denak balio du dirua, eta zure bizitza eta are gutxiago familia osoarena ezin da aurrera etera diru gabe. Izan ere, etxebizitza bat behar da, non lo egin, bizi eta jan. Baina horrek ere dirua balio du, eta kostu asko ditu baita ere. Horrez gain, familia hezi behar da eta horretarako ere elikatu egin behar da familia, baina elikatze ahalmena izateko dirua da klabea. Horrez gain, osasuna eta ikasketa minimoak eman behar zaizkio familiari aurrera etera nahi bada modu eraginkor batean, eta horretan, zorte handia dugu, eskola publikoak eta osasunginta gune publikoa dugulako, beraz, hori ez zaigu faltatuko nahita ere. Beraz, minimoetarako ere, dirua behar da, eta gauden egoera honek arazo asko ekarriko ditu munduaren ekonomian eta horren ondorioz familia askotan.
Nire ustez, ekonomia erortzearen kausa handienetakoa da coronabirusa, hau da, momentu honetan esango nuke garrantzi handiena duen gaia dela, eta honek ekarriko du ekonomiaren erorialdi izugarria. Milaka enpresa eroriko dira eta ez dute atzera buletatzeko aukerarik izango, baraz horrek langabezia areagotuko du eta familia asko eta asko atzean utziko ditu langabezian. Langabezian egoteagatik ere estatuak diru laguntza bat eskaintzen dizu, baina orain arazoa da, hainbeste jenderentzat ezin izango duela eskaini eta kudeatu hain diru kantitate handiak. Beraz, ez dakigu zer gertatuko den, baina ez det uste burtsak asko lagundu dezakeenik, izan ere burtsa erori egin da edo erortzen ari da.
Bestalde, duela bi hilabete munduan gehien hitz egiten zen gaia, esate baterako, kontaminazioa edo aldaketa klimatikoa zen, orain, konturatu gabe, Covid-19az bakarrik hitz egiten du jendeak, egun batetik bestera ahaztu egin degu aldaketa klimatikoaren eta plastikoa ez erabiltzearen gai nagusia. Normala iruditzen zait, egoera honek ere ingurumenean aurrerapen handiak ekarriko ditu, kontaminazioa asko egin du eta egingo du behera, eta horrek naturari lagundu egingo dio. Baina aldi berean, inoiz erabili degun plastiko kopurua erabiltzen ari gera, normala den bezela noski, baina horrek ere kalteak ekarriko ditu.
Uste det ekonomiak buelta asko izango dituela egoera honen bitartean eta ondoren, batzuk onak eta beste batzuk txarrak. Ezin da gertatuko dena aurreikusi eta beraz hartzen diren erabakiak uste dut momentuan hartu beharrekoak izango direla eta ez dela inor damutu behar hartutako erabakian, hau da, erabakia hartu duzun momentuan, uste zenuen hoberena zela horrela tratatzea gaia, baina gauzak ez badira ondoren horrela gertatzen ez da ezer gertatzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.