2020(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

KORONAVIRUS: FUTBOLAREN ERAGIN LARRIENA

Hilabete hauetan, koronabirusa asko eragin du Europako herrialde batzuetan hala nola, Espainian eta Italian eta batez ere Txinan. Hain larria denez kasua, Europako herrialde gehienak eten egin dituzte  kirol guztiak. Futbola izango da eragin larriena herrialde gehienentzat.

Adibidez Espainian, telebista bidezko sarreren eta estadioetarako sarreren artean, guztira, klubek eta ligak 600 milioi gal ditzakete. Torneoa ateak itxita jarraituz gero, eragina kontrolatu ahal izango litzateke, transmisioek agindutako ia 500 partida salbatuko liratekeelako.

Gainera, Josep Maria Bartomeu Barçako presidenteak esan duenez, Bartzelona-Napoles Txapeldunen Ligako ateak itxita jokatzeak 6 milioi euroko galera ekarriko du.

Hori dela eta, Europako ligak beste arazo bat dute. Uda honetan Eurokopa jolastuko da hainbat herrialdetan baina oraindik hainbat partido jolastu behar dira gehienak eten egin direlako. Ondorioz Eurokopa hurrengo urtean jolastu behar izango da koronabirusarengatik eta hori eragin larria izango du ekonomian.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.