2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Kannabisaren eragina ekonomian

Iñigo Errejon, Espainako politikari bat da; Mas Pais partiduko politikaria hain zuzen. Iñigok proposamen ekonomiko polemiko bat proposatu zuen: marihuana legalizatzea. Berehala, Espaina bitan zatitu zen. Marihuana legalizatzearen alde zeudenen, eta ilegala izaten jarraitzea nahi zutenen artean.


 

Legalizatzearen alde daudenek hainbat argudio erabiltzen dituzte: estatuak diru asko irabaziko lukeela kontsumoarekin lotutako zergak biltzean, edo landa eremuetan batez ere, lanpostu asko sortuko litukeela industria berri honek adibidez. Hainbat herrialdeetan (Holandan, Uruguayen, Estatu Batuetako hainbat estatuetan...), kannabisaren erabilera kontsumo pertsonalerako edo sendagai moduan legalizatu egin dute. Gainera, leku hauen ekonomia ikaragarri hazi egin da honen produkzio prozeduak, salerosketak eta lantegietako langileak erregulatzean edo kontrolatzean.



 

Kalifornia adibide bikaina izan daiteke: CDTFA-k, (Departamento de Administración Tributaria de California) datu batzuk argitaratu zituen, kannabisaren eragina ekonomian oso positiboa dela erakusteko: datu hauen arabera, jaso ziren zergak 93,1 milioi dolar izan zirela 2018an. Zerga hau, zuzenean estatuaren obra publikoak ordaintzeko erabili zen. Espainian antzeko zerbait egin genezake. Horretaz gain, kannabisaren lurpeko ekonomia desagertu egingo zen. Gainera, kontsumitutako marihuana ez zen izango kalitate zalantzagarrikoa, droga saltzaile batek saltzen dizunean bezala (estatuak kontrolatu egingo zuelako). Espainak, funtsezko merkatua lortuko luke gai honetan.

Iñigo Errejonek proposatutako legea, oso ideia ona iruditzen zait bi aldeetatik: bai herritarren askatasunetik begira (eskubide osoa izan behar dute kannabisa kontsumitu nahi badute ala ez), eta baita ekonomiari begira (diru asko jasotzeaz gain, lanpostu asko sortuko ziren langabezia tasa jaitsiz).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.