2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

ETORKINEN BEHARRA

Askotan entzuten da, etorkinak honea diru-laguntzen bila etortzen direla, diru laguntza horien bitartez bizi ahal izateko. Baina hori ez da guztiz egia, egia da etorkinak honera etortzen direnean zenbait diru laguntza jasotzen dituztela, baina diru lagutza horiek ez dituzte etorkinak direlako lortzen, beharra duten pertsonak direlako baizik. Gainera, soldata horiek, 560€ inguruan egon daitezke eta diru sarrera horiekin ez dizu bizitzeko ematen, bizirauteko baizik bai. Horregatik, alde batetik esan dezakegu, kalean entzuten dugun "etorkinek gure diru laguntzak kentzen dizkigute" egia dela, lan bat bilatu ostean diru-lagutza horiek edukitzeko eskubidea dutelako, baina bestalde, gure diru laguntzak kentzea ez da inondik inora ere beraien helburua, beraien helburu bakarra etorkizun hobeago bat aukitzea delako.
Hori gutxi bada ere, aipatu beharra dago etorkinek gehiago kotizatzen dutela gastatzen dutena baino, beraz esan dezakegu etorkinek gure gizartean oztopo bat izan beharrean, laguntza asko ematen diguten pertsonak direla.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.