2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

BIGARREN MUNDU GERRA ONDOREN KRISI OKERRENA



BIGARREN MUNDU GERRA ONDOREN KRISI OKERRENA

         

     2008an mundu osoan krisi ekonomiko izugarria pasa egin genuen. Urte horietan, jende asko langabezian geratu egin zen, orokorrean soldata asko jeitsi egin ziren, beste batzuk ezin izan zuten bere etxea ordaindu eta horrregatik kaleratu zuten... egoera larria izan zen. Oraingoa 2008-ko krisi ekonomikoa baino okerragoa izango da. Horrela adierazi du Munduko Merkataritza Erakundeko ( MME ) zuzendari nagusiak. 

Covid-19ak mundua aldatuko du. Dagoneko ez da ezer lehen bezela izango. Garbi dago lehentasuna osasun krisiak duela, baina pandemiak ere ezinbesteko eragina izango du enpleguan, merkataritzan eta milioika pertsonen ongizatean. 

Herrialde bakoitzak neurri desberdinak hartu dituzte krisi honi aurre egiteko. Espainian, Gobernuak alarma-egoera deklaratu zuen eta jendea etxean geratu behar zuela adierazi zuen. Beste herrialde batzuetan, antzeko neurriak hartu dira nahiz eta bakoitzak bere moduan praktikan jarri. Enpresek zaila daukate merkatuan jarraitzeko eta langileek bere lana arriskuan ikusten dute kasu askotan. Izan ere, pasa den astetik lan erregulazio asko eta asko egiten ari dira gure herrialdean. Eta gaur adibidez, Espainako Gobernuak debekatu egin du langile kaleratzea Covid-19aren krisiak iraun bitartean. 

Baina herrialdeak ez dira autosufizienteak, oso boteretsuak izan arren. Pandemiak mundu osoari eragin dio. Honetaz, ez da herrialderik libratuko. Berez, nire iritziz neurri globalak hartu beharko zuten mundu osoko politikoek. Suposatzen dut erreza ez dela izango, baina hemendik aurrera jendearen ongizatea bere eskuetan edukiko dute. Guztiok batera bagaude, lehenago lortuko dugu krisi honetatik ateratzea.


Síntomas del coronavirus COVID-19, cómo prevenir su contagio y a ...Mapa del coronavirus en el mundo, en tiempo real: casos ...



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.