2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

Covid-19ari buruzko hipotesia

Gaur egun, denok dakigun bezala, bi herrialde dira munduko ekonomia nolabait esateko eusten dutenak (Ameriketako Estatu Batuak eta Txina). Estatu Batuak beti egon dira ekonomia mundialaren gailurrean eta Txinak azkeneko urteetan izugarri handitu du bere botere ekonomikoa eta Estatu Batuen aurkaria bilakatu da. Baina posiblea da botere hori eskuratzeko gerra biologiko bat martxan jartzea?

Ba horixe bera da nire hipotesia. Covid-19 birus famatuaren jatorriaren inguruan, hainbat dira eman diren hipotesiak. Alde batetik, txinatar batek saguxar bat jatean heratutako birus bat dela esaten dute batzuk . Besteek ordea, hartz inurri jaleek transmititutako gaixotasun bat da. Baina nire iritziz oso posiblea da gerra biologikoaren hipotesia.


Nire iritziz oso probablea da birus hau Estutu Batuetako laborategi batean sortua izatea, Txinako ekonomia ahultzeko helburuarekin. Egia da, badituela kontraesan dezaketen argudioak, izan ere, birusa estatu batuetara iritsi delako, baina helburua lortuta egongo zen berdin berdin. Helburua ez da Estatu Batuen ekonomia sendotzea baizik eta Txinakoa ahultzea eta guzti honek izugarrizko galerak izan ditu Txinatar ekonomian

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.