2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

ARGINDARRAREN PREZIOAK COVID-19

Denok badakigu, argi indarra garestia den zerbait dela, baina oraintxe bertan, COVID-19aren egoerarekin, argi indarraren prezioak igo ez arren, askoz gehiago ari gara ordaintzen honengatik. Etxean giltzapetuta gaudelako egoera kontrolatu dezakegun momentu arte. Argi indarraren prezioa 0,073 eta 0,0809€/ kWh-tan dago, lehen argiarengatik ordaintzen genuena kristonako dirutza baldin bazen, orain prezio berdinak egon arren, herritarrek, argiarengatik, gehiago ordaindu beharko dugu, egoera arraro honek irauten duen arte. Nire ustez, prezioak jaitsi egin beharko liratezke, jendea langabezian gelditu delako, lan egitea arriskutsua delako momentu honetan, kontagio arriskua oso altua delako eta familiek ez dituztelako lehen bezain diru-sarrera berdinak, beraz ezin dute argi indarrarengatik kantitate altuagoak ordaindu.
Horregatik, uste dut, argiaren industrian lan egiten dutenek egoeraz aprobetxatzen ari direla eta ez daudela zentzuarekin jokatzen, baizik eta beraien negozioetan eta berainen onuran pentsatzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.