NOLA ERANGINGO DU KORONABIRUSAK TXINAKO EKONOMIAN?
ere, azken urteotan bertako BPGa hazi egin da, munduko bigarren potentzia
inportanteena bihurtuz. Horrez gain, herrialde hau planetako kontsumo ondasunen
saltzailerik handiena da, mundu osoko lehengai gehienak Txinara doazelako azken
produktu bihurtu aurretik.
Baina 2019ko abenduaren amaieran Koronabirus izeneko birus larri baten lehen
kasuak jakinarazi ziren Wuhan hirian, hain zuzen, Txinan. Honek ondorio larriak izan
ditu; pertsona asko daude kutsatuta eta hori gutxi balitz, jada 1.000 biztanle baino
gehiago hil dira. Ondorioa ez da hau soilik izango, izan ere, beste askoren artean
bertako ekonomian izugarrizko eragina izango du, ez hori bakarrik, baizik eta
ekonomia globalean ere.
Adibidez, Txinako automobil-fabrikatzaileek beren enpresak itxi dituzte iada eta
portuek ohi baino askoz jarduera gutxiago dute. Azken honek dakartzan ondorioak
dira, biltegi erreserba gutxi dituzten enpresak arazoak dituztela, hain zuzen, eskasia
batean daudelako. Horrez gain, baserri jakin batzuk ere, euren animalientzako
janaririk gabe geratzeko egun gutxira daude. Arazo hauez gain, larriago batzuk ere
aurreikus daitezke: Txinako Wuhan hiriaz gain beste hainbatetan ere birusak eragina
izan duela jakinda, bertako biztanle guztiak koarentenan daude. Hau da, debekatuta
dute etxetik ateratzea eta ondorioz, gutxi joan daitezke lanera. Horregatik, gutxiago
produzituko dute eta BPG-aren jaitsiera emateaz gain esportazio globaletan ere
geldialdi nabarmen bat emango da. Beste alde batetik, Txinan konkatuta dauden
enpresa multinazionalen itxiera emango da, esaterako, Apple, Levi’s, Starbucks…
Baina hau ez da hain larria, izan ere, munduko beste hainbat tokitan ere dituzte
finkatuta beren enpresak.
Hau guztiaz gain, eragin handiena jasoko duen sektorea, hain zuzen, turismo
alderdia izango da. Milioika turista txinatar dira ekialdeko bizilaguna urtero bisitatzen
dutenak. Japoniako 400.000 lagunek dagoeneko bertan behera utzi dituzte bidaiak
2020ko lehen lauhilekoan eta honek, ekonomikoki galera handia susposatzen du.
Australiako ekonomia ere oso lotuta dago Txinakoarekin. Scott Morrison, lehen
ministroa, "ekonomiaren benetako pisuaz" ohartu da joan den astean. Izan ere, Australiako unibertsitateetara ikasle txinatar gutxiago itzuli dira, eta aldaketa hori
nabarmena da.
Bukatzeko, kontuan zan behar dugu hau hasiera besterik ez dela eta Txinako
ekonomia bai ekonomia globalaren prozesua ez dela ziurra, ez baitakigu birusak zer
nolako hazkundea emango duen. Egin dezakegun hoberena egoera lasai hartzea da eta aipatzen diren gomendioak jarraitu.
https://www.eldiario.es/theguardian/Puede-coronavirus-descarrilar-economia-mundial_0_994251385.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.