2020(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

Kontsumismoa

Kontsumismoa, beharrezkoak ez diren ondasunak erostea da. Badago jendea kontsumismoaren alde edo kontsumismoa ondo ikusten dutenak, eta badago ere kontsumismoaren kontra daudenak. Kontra daudenek, kontsumismoaren alde txarrak erabiltzen dituzte argudio moduan: ekologismoaren aurka egiten duela, gizakiok behar ez ditugun gauzak benetan behar dituluga sinestarazten digula, herritarren zorrak baxuagoak izan daitezkela edota pertsonak eskuzabalagoak bilakatu gaitezkela kontsumismorik ez balego. 




Kontsumismoa teorian ez da txarra. Gizakiaren bizitzarentzat beharrezkoa da; izan ere, gizakia ez dago inoiz konforme duenarekin. Beti gehiago nahi duen animalia bat da. Horretaz gainera, kontsumismoaren gatik lan postu asko sortzen dira: denda batean lan egitean, fabrika batean lan egitean... Baina ala ere problema hasten da telebistan, irratian etab medietan beti beste zerbait erostea proposatzen digutenean. Gure bizitzan parte hartzen du publizitateak txikitatik: jostailu edo margoen iragarkiak telebistan ikusten genituenean eta hori erosi nahi genuenean adibidez. Telebistako iragarkiek lehenengo desira bat sortzen dute saltzaileei ondoren hauek produktua kontsumitzeko. Kontsumitzaile arduratsuek ez dute arriskurik hemen. Aldiz, kontsumitzaile arduratsuak ez direnek, norberaren errekurtso guztiak gastatu ditzakete erosten beraien burua kontrolatu gabe.



Nahiz eta egia den kontsumitzaile ez arduratsuek arriskuan egon daitezkela beraien diru guztia gastatuz, erosten dugun gastuak ez dira inoiz alferrikakoak; izan ere, pertsona batek beharra edo desioa badu 40 euroko kamiseta bat erosteko, bere beharrak asetuko ditu kamiseta horrekin: nahi hori bete egiten du. 

Nik uste dut, irratiak, telebistak etab jendea manipulatzea edo erostea bultzatzea ez dagoela batere ondo. Baina ala ere, kontsumismoa ez dut gaizki ikusten eta beharrezkoa dela uste dut: norbait prest badago diru kantitate bat gastatzeko, gastu hori ez da inoiz alferrikakoa izango berarentzat.

https://mininmamente.com/consumismo/
https://mediosfera.wordpress.com/2009/09/26/influencia-de-los-medios-masivos-de-comunicacion-en-el-consumismo/
https://es.wikipedia.org/wiki/Consumismo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.