Beganoak
Gaur egun, geroz eta persona gehiago hartu dute jarrera hau. Geroz eta begano gehiago daude munduan. Beganoa izatea, animaliak eta animalietatik lortrutato produktuak ez jateari deritzo. Duela urte batzuk %100 beganoa izatea oso zaila bazen. Izan ere, ez zeuden baliabiderik animaliak dituzten proteina eta bestelakoak ordezkatzeko. Baina gaur egun, geroz eta baliabide gehiago daude dieta begano eta osasuntsu bat eraman ahal izateko.
Agian orain baliabide obeagoak daudenez beganoa izateko, hain beste jende gehitu da bizimodu honetara. Edo agian kontrakoa; hain beste jende gehitu denez, baliabide berriak eta obeagoak lortu dituzte dieta begano osasuntsu bat izateko. Modu batera edo bestera beganoa izatea bihurtu da askoren bizimodua. Eta mila aldiz errepikatu dudan bezala, gaur egun baliabide asko daude beganoa izateko.
Lehen ekonomikoki beganoa izatea ez zen errentagarriena. Gaur egun ere ez, baina zegoen alde handi hori txikitu da. Lehen beganoen produktuak oso garesiak ziren. Eta gaur egun, produktu hauek merketzen joan dira. Adibidez, Eroskin, esne osoa 0'70€ balio du, eta olozko esnea 1'29€ . Nabarmena da prezioen aldea. Beraz, beganoa izatea ekonomikoki ez da aukerarik hoberena.
Ondorioz, beganoa izatea gure aukera izan behar da. Eta ez ditu alde ekonomikoak izan behar. Hau da, bai beganoak garenak eta ez garenak, beganoa izatea, ez izatea bezain errentagarria izatea ekonomikoki lortu behar dugu. Eta horrela, prtsona gehiago animatuko dira eta beganoak bihurtuko dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.