2020(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

EMAKUMEEN GARRANTZIA

EMAKUMEEN GARRANTZIA
Argi dago emakumeak mendeetan izan garela genero infrabaloratua eta bigarren mailako gizakitzat jo gaituzte askotan, horregatik ospatzen dugu emakumearen eguna, munduan dugun eragina erakusteko, izan ere egun bakar bat lan egin gabe egotearen ondorioak oso handiak direla erakusteko eguna da.

1975eko Urriak 24an, Islandian, 25.000 emakume atera ziren Reykjavik hiriburuko kaleetara, herrialdea geldiarazi zuen greba eginez. Emakumerik gabe, telefonoek ezin izan zuten jo, telefonistarik ez zegoelako, eta egunkaririk ez zen argitaratu mekanografoak falta zirelako, komunikabideen kaosa izan zen.

Emakumeen %90ak lanean greba egiteaz gain, etxean lanik ez egitea ere erabaki zuen, seme-alabak eta etxeko lan guztiak gizonezkoen esku geratu ziren. Argi dago "si nosotras paramos, se para el mundo" egia dela, martxoak 8 guztietan benetan emakumerik lan egingo ez balu, ez kalean ezta etxean, BPG-an izugarrizko eragina edukiko lukeelako, eta orokorrean sektore guztiak kolapsatu egingo liratekeelako. Eta dendek dirutza handia galdu zuten, emakumezko bezerorik ez edukitzean, (2018an emakumezkoak  150.205 ziren eta gizonezkoak 125.980) beraz biztanleriaren erdia baina gehiago emakumeak gara eta mundu erdiak baina gehiagok ezer kontsumitzen ez badu argi dago egun batez mundua geratu egiten dela.

Munduan langileen %44a emakumeak direla kontuan izanik, munduko ekonomiak beraiek gabe 630 milioi euro egingo luke behera. Sektore kaltetuenak merkataritza (106 milioi), osasuna (104 milioi) eta manufaktura-industria (66 milioi) izan ohi dira gutxi gora behera. 630 milioi euro horietatik 164 milioi kotizazioetan sartzeari utziko lioke Gizarte Segurantzak.

Guztiak beharrezkoak garela badakigu, eta emakumeak ere bagarela erakusteko eguna da, gu gabe mundua geratzen delako. Emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunera iristeko bidea guztion borroka da, emakume nahiz gizonena.

EL 24 DE OCTUBRE DE 1975 bilaketarekin bat datozen irudiak8 de marzo manifa bilaketarekin bat datozen irudiakgizon feminista bilaketarekin bat datozen irudiak

Bibliografia:
https://www.elconfidencial.com/economia/2019-03-08/huelga-8-marzo-impacto-dia-sin-mujeres-espana_1868214/
https://datosmacro.expansion.com/demografia/poblacion/espana
1.argazkia
2.argazkia
3.argazkia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.