2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

Covid-19 ondorio ekonomikoak

COVID-19 ONDORIO EKONOMIKOAK

Denak jakingo duzuten bezala mundu mailan egoera oso larri bat bizitzen ari gara gaixotasun onen ondorioz. Covid-19 Wuhan-en agertu zen lehen aldiz eta hortik aurrera mundu guztira hedatu da 2020 ko urtarrilaren 31ean Espainiara iritsiz. Coronavirusak eragin handiak izango dituela ekonomian pentsatzen da igandetikan (martxoaren 15) jende gehiena bere etxetan gelditu behar delako eta horrekin batera, dozenaka konpainia itsi egin behar izan dituztelako.

economico coronavirus bilaketarekin bat datozen irudiakAlde batetik, joan den astelehenean,martxoaren 16an munduko burtsek koronavirusen izurritea dela eta, finantza globalak astindu zituen. Bestetik jendea oso urduri jartzen ari da ez dietelako uzten bere lanetara joaten eta ez dakitelako soldatarik kobratuko duten, zure enpresa Covid-19 dela eta itxita badago, ez duzu lanik egingo eta ondorioz, lana egiteko moduan bazaude ere, balitekeena da soldatarik ez jasotzea. Gobernuak alarma egoera ezarri du eta horrek esan nahi du denda guztiak janaria eta oinarrizko beharrak izan ezik itxi behar izango dituztela. Horrekin batera aipatu beharra dago, garraiolariak lan egin behar dutela oso beharrezkoak direlako baina beraien burua arriskuan jartzen dute.
 Gobernuak jendeak diru gutxiago edukiko duela aurreikusirik gobernuak pentsatu du egoera larrian dagoen jendeari beraien hipotekak beranttzea lehen esan dudan bezala langile asko soldatarik gabe geratzeko arriskuan  delako coronavirusaren ondorioz.
producciones de enpresas despues del coronavirus bilaketarekin bat datozen irudiak
Nire ustez, coronavirusak ondorio oso larriak edukiko ditu ekonomian eta alerta egoera hau amaitu ondoren ekonomiari asko kostatuko zaio berriro ondo joatera pentsatzen dut. Horretaz gain, nire ustez,  coronavirusa baino lehenago egoera gogorra  zuten familiak,  ondoren egoera askoz ere larriago batean egongo dira. 
Azkenik galdera asko daude oraindik erantzunik ez dutenak adibidez; nork ordainduko du ematen ari diren laguntza ekonomiko guztiak? 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.