2017(e)ko urriaren 16(a), astelehena


TURISMOAREN ERREGULAZIOA

Hiri erakargarri turistikoek azken aldian, turismoarekin erlazioa duten hainbat arazo dituzte. Ekonomiaren ikuspuntutik begiratuta, arazoa da diru asko mugitzen duten negozioak daudela baina, udaletxe eta diputaziora iritsi behar den diru zatia ez da iristen, alokatzaileak ez dutelako legalki dirua deklaratzen. Gehienbat, Donostian eta Bartzelonan gertatu dira azken aldian arazo asko gai honi buruz.

2016an alokairua %17 igo zen bataz beste Donostian, neurri handi batean turismoaren eraginez, etxebizitza arazo larria ekarriz. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Departamentuak egindako informearen arabera, %35 behera egin du bizitzeko eskaintzeko etxebizitzen kopuruak azken urtean, jabeentzat errentagarriagoa delako turistei alokatzea.




Airbnb-k eta etxebizitza alokatzeko internet bidezko gainerako plataformen bitartez 1.700 pisu turistiko eskaintzen dituzte Donostian. 2011an Airbnb-n 2 etxebizitza eskaintzen ziren. 2012an 42 izan ziren; 2013an 127; 2014ean 349; 2015ean 695 eta 2016ean 1.400.


Donostian Airbnb-k iragartzen dituen pisuen %13ak soilik du lizentzia, gainontzekoak legez kanpo daude: jarduera ekonomikoengatik zergak ordaindu gabe edota turismo-araudia bete gabe.
Ondorioz, Donostian, pisu edo etxe alokairu horien arazoak konpontzeko arau berri batzuen bidez, horri aurre egiteko irtenbide bat bilatu nahi du udaletxeak.
Hasteko, etxe bat legalizatzeko arau jakin batzuk bete behar ditu.
Eta honekin konpondu nahi dute da, alde batetik etorkinak auzo batean soilik egon ordez, banatuago edo sakabanatuagoak egotea eta bestetik, jabeek beraien pisuak legalki edukitzea eta zergak ordaintzea.

Bukatzeko, aipatu beharrekoa da, beste hiri batzuetan ere hainbat arau jartzen hari direla arazo hauek ekidin, konpondu eta erregulatzeko.

Resultado de imagen de san sebastian



                                                                                                        MAIALEN UGALDE






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.