Industria irautza
XVIII . mendean sortu zen prozesu honek sekulako garrantzia izan zuen ekonomian, gizartean baita, teknologian ere. Periodo honetan bizi izan ziren aldaketa ekonomiko teknologiko eta gizarte garrantzitsuenak.
Iraultza honetan ikusi zen nola aldatu zen antzinako landa ekonomia , hau da, jendeak eskuz egiten zuen lana, ekonomia industrializatuarekin, gaur egungoa.
Aldaketa izugarria izan zuen industria iraultzak ekonomian, izan ere, asko aldatu zuen eguneroko bizitza. Lehen eskuz egindako produktuak eta lanak, orain, geroz eta azkarrago eta geroz eta kantitate handiagoetan egiten ziren, baita denbora gutxiago batean.
Ekonomiako iraultzarik garrantzitsuena izan da mugimendu hau neolitiko garaitik. Izugarrizko gorakada egon zen ekonomian bai produkzioan. Mende hauetatik aurrera, eskuz egindako gauzek edo animalietatik hartutakoak, makinek egindakoengatik ordezkatu egin ziren.
Esan dezakegu ekonomian, garrantzi handia eduki zuela garraioak, eta bertan XVIII hasi egin ziren ikatza erabiltzen horiek gauzatzeko. Egindako produktu berriak garraiatzeko nabarmena izan zen garraio hori. Horretarako sortu ziren errepide,kanalak, etab.
Geroz eta makina gehiago sortu ziren , eta horiek industria eta ekonomiarako garrantzi handia eduki zuten (baporezko makinak, ferrokarrilak, energia elektrikoa) izan ziren asmakuntza garrantzitsuenetako batzuk.
Hau guztia esanda, beste gizarte talde berri batzuk sortu ziren. Langileria, alde batetik lana egiten zutena, dirugabekoak. Bestalde, Burgesia, errenta gehiena zutena, guztiaren jabe zirenak.
Egoera berri honek arazoak sortu zituen gizartearen desberdintasunean, baina ekonomian sekulako garrantzia izan zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.