Urtero milaka milioi euro desagertzen dira munduan eta paraisu fiskaletan bukatzen dute, zegarik ez ordaintzeko helburuarekin. NBEk (Nazio Batuen Erakundea) 40 mila milioi euro behar ditu bost urtetan munduko pobrezia guztia desagerrarazteko, baina ez ditu aurkitzen. 40 mila milioi euro ez dira paraisu fiskaletan dagoen diruaren %0.5 ere. Paraisu fiskaletan 8 bilioi euro ezkutatuta daudela kalkulatzen da, jabeek inolako zergarik ordaindu gabe.
Zergapeko batek bere betebeharrak ez betetzeagatik ordaintzen ez duen zentimo bakoitzeko, dirua paraisu fiskaletara bidaltzen duelako, beste zergapeko zintzo batek gobernuari ordaindu beharko dio bere ordez, gobernuak gizarte zerbitzuak mantendu ahal izateko.
Gaur egun munduan 72 paraisu fiskaleko zerrenda ofizial bat dago, baina errealitatean paraisu fiskal gehiago dadue. Hona hemen hiru egoera ezberdineko paraisu fiskalak:
- Jersey: Frantziako kostatik hamar kilometrotara dagoen ugarte txiki bat da. Bertako biztanle gehienak abokatu, bankari edo kontableak dira, beraz denei zuhur jokatzea eskatzen zaie. Abokatu eta bankariek izugarrizko dirutza kobratzen dute, baina ez dute dirurik sortzen. Bere lana beste herrialdetatik dirua erakartzean eta zergarik ez ordaintzean datza. Jersey munduko platano esportatzaile handiena da, baian ez du ezta platano bat ekoizten.
- Ghana: Paraisu fiskal batean bihurtu nahi du, nahiz eta oraindik ez izan. Honen alde daudenak, bere herrialdera diru asko eramango dutela defenditzen dute. Enpresa handiek ez dute dirurik ordainduko eta lanpostu asko sortuko dituzte, langile txiki hauek izango dira zergak ordainduko dituztenak.
- Britania Handia: Nahiz eta paraisu fiskalen zerrendan ez egon, lege ezberdinak dituzte bertakoentzat eta atzerritar aberatsentzat. Hau da, britainiarrek Britainia Handian eta kanpoan irabazten dutenarengatik ordaindu behar dute, eta Britainia Handian bizi diren atzerritar aberatsak berriz bertan irabazten dutenarengatik bakarrik ordaintzen dute, hau da, ezer ez. Beraz, paraisu fiskaltzat hartu daiteke.
Odorioz, paraiso fiskalak, bertan inbertitzen dutenentzat zoragarriak dira, baina gainontzekoentzat arazo serioa da, estatuak jasotzen ez duen diru horrek ondorio larriak dituelako herrialde baten garapen eta hazkunderako. Beraz, aberatsak geroz eta aberatsago eta pobreak geroz eta pobreago.
Informazio iturria:
https://www.youtube.com/watch?v=UJHguqmejOY
https://www.youtube.com/watch?v=UJHguqmejOY
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.