EKONOMIA
Ekonomia oso gai orokorra da. Denok gainetik ezagutzen degu, baino gutxik dakite zer den zehazki.
Normalean pertsonek ekonomia diruarekin erlazionatzen dute, ez daude oker, baina beste hainbat aukera ematen dizkigu ekonomiak. Eta orain ekonomia gertutik ezagutaraziko dizuet:
Ekonomia gure beharrak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko eta aprobetxatzeko modua aztertzen duen zientzia da. Hainbat behar dauzkagu, 2 maila desberdinetan banatzen direnak:
1.mailakoak, bizirik irautekoak dira, honek zer esan nahi du?
- Izan ere, guk behar mota ezberdinak izan ditzazkegu baina behar mota hau oso simplea da, izan ere, gure "kapritxoei" uko egiten die eta bizitzeko behar ditugun beharrak hartzen ditu kontuan; adb, elikagaiak, ura, osasuna (medikua, hospitala...), oxigenoa...
2.mailakoak berriz gure bizitza hobetzeko beharrak dira, hauek normalean denek izan ohi ditugu; adb, ferrara, iphone-a, txanpaina...
Zihurtatu dezakegu gizartearen %87 ak bizitza hobetzeko beharrak dituztela, honek hainbat lekuetan arazoak ekar ditzazke. Bestalde, beste 13% ak dutenarekin bizitzeko nahikoa dute. Izan ere, munduaren leku askotan, ez dituzte hainbat baliabideetara iristeko aukera, gaur egun hiri zibilizatu batek dituenarekiko.
Esan dezakegu, beharrek baliabide mugatuetara eta mugarik gabeko beharretara erematen gaituela.
Honela ekonomia eskasia sortzen da, ekonomia eskasia ez direla nahikoak beharrak asetzeko esan nahi digu. Hau da, guk hainbat gauzen beharra degunean, ez dituguela nahiko baliabide hauek asetzeko aukera. Normalean modu ezberdinean eragiten digu bakoitzari, eta hau pertsona txiro eta dirudunetan nabari da.
Bi motetakoa da, unibertsalak guztioi eragiten digula esan nahi du, denei eragiten digula duguna baina gehiago nahi dugula..
Eta erlatiboak modu ezberdinean eragiten digula esaten digu. Hona emen adibide ohiko bat.
Munduan ohituta gaude pertsona dirudunak eta txiroak bereizten. Bakoitzak beraien bizimodua eta honi eragiteko hainbat modu ezberdin dituzte, baina berdin erreakzionatzen ahal dute egoera ezberdinetan? Zergatik txiroak edozer hartzeko gai dira eta dirudunak ez?
Alde batetik, dirudunak eta dirugabeak, kalean dirua aurkitzen badute, honen bila joango lirateke, baina dierentzia dago, bakoitzak ematen dion balioan, hau da, txiroak nahiz 5 edo 3 euro aurkitu horren bila joango da zistu bizian, baina dirudunak ez, dirudunak nahiago duelako 500 euroko biletea eta berak uste duelako ez duela 5 euroko beharra.
Nik ulertu ditzazket hainbat egoera, baina iruditzen zait gizartea oso gaizki dagoela ohitua.
Gizarteak zuzenean sailkatzen du jendearen egoera. Badaude pertsonak non, edozer emango luketela ogi zati bat, ura edo etxebizitza batengatik. Baina beste aldetik, badaude dirua edozein lekuetatik soberan duena, hau da, 7 kotxe dituenak bata egun bakoitzerako, mobil marka berriena, beste hainbeste etxebizitza... eta gainera gehiago nahi dute! Beraien beharrak bizitza hobetzeko bai dira.
Nik orain galdetzen diot gizarteari, horren aurreratuak bagaude ekonomiaren aldetik, zergatik uzten degu egoera hau geroz eta larriagora erematen? Azken finean nik uste dut, hainbesteko beharrak eta dirua badegu gizarte aurreratu batean, beste hainbat baliabideetatik atera eta mundu egoki bat sortzera eramaten saiatu behar ginatekela. Baina argi dago, honekin hasteko, bakoitzaren eskuetan dagoela.
Dirua modu egokian erabili behar da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.