Azken hilabete honetan teleberri eta egunkarietan Kataluniaren independentzia lehenik agertzen da, eta gehien hitz egiten denari buruz da, Espainian dagoen autonomia-erkidego baten independentzia herrialdetik, baino independentzia deklaratu aurretik, deklaratzen badu inork modu legezko batean, zer ondorio ekonomiko edukiko zituen?
Credit Suisse-en informe batek jakinarazi digu Katalunia independiente batek, haren BPG-aren %20a galduko zuela Europar Batasunatik kanpo geratzen, eta noski, pentsatuko du jende askok, ba independiza daitezen baino Europar Batasuna barnean geratu, baino legez kanpoko erreferenduma eta lege-balio gabeko independentzia deklarazio bat entzun ondoren Puigdemont-en eskuz, Europar Batasuneko partedun gehienak ez daude ados haiek egindako ekintzekin, geroztik zaila izango zen EB-aren barne geratzea independizatzen badira. Horrez gain, Espainiak ildo beretik, Kataluniaren urteroko 200.000 milioi euro galduko zituzten Kataluniaren BPG-tik ere bai, albiste txarra dudarik gabe.
Bestalde, Europar Batasunak dio Katalunia independizatzen balitz haren gizarte-segurantzak izugarrizko arriskuan eroriko zela; hark egin zuen informe batek dio Kataluniaren pentsioak 4.692 milioi euroko defizitean eroriko zela, Kataluniaren independentziak sorraraziz defizit hori. Gaur egun Katalunian, 1,7 milioi erretiratu daude pentsioen prestazioekin, gutxi gora-beherako 958 euro irabazten, eta hori arriskuan egon litzake independentziaren eraginez.
Hirugarren arrazoia zera da, Katalunia independizatzen bada, lehen esan dugun bezala, Europar Batasunetik kanpo geratuko litzateke zihurrenik, eta honek daraman ondorio txar bakarra ez da soilik aurretik aipatutakoa, esaterako Europar Batasunetik kanpo geratzen "Banco Central Europeo"-tik ere bai kanpo geratuko zen, eta demagun independizatzean krisi ekonomiko batean erortzen direla, Kataluniak ez zituen jasoko bi erakunde horietatik ezta laguntza txikienik ere bai, kanpo geratuko zelako.
Azkenik, nire iritzia ez dut nahi guztiz argitaratu nahi, blog nahiko objetibo bat izatea nahi dudalako, baina zera, hain gai garrantzitsu batean gaur egun nik uste dudana zera da, gutxi gora-behera: nire ustez erreferendum bat izango zen modu hoberena Kataluniaren etorkizuna Espainiaren barruan edo kanpoan den erabakitzeko, Kataluniako herritarrek aukeratu dezaten zer den hoberena beraien herriarentzako, biolentziarik gabeko erreferendum batean, eta nola ez, legezko erreferendum batean, eta hau da nire iritziaren zati garrantzitsuena, erreferendum hau lege barnean egon behar zela, eta ez duela pare bat aste egin zen erreferenduma bezala. Horretarako modu asko daude, erreferendum bat konbokatzeko, esaterako legebiltzarrean 500.000 firmekin lege bat berritzea edo aldatzea eskatuz, eta hori aurrera eraman daiteke, baino inoiz ez legez kanpoko ekintza hain handi batekin, hori ez da modua inolaz ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.