2017(e)ko urriaren 20(a), ostirala

ERAGILE EKONOMIKOAK

ERAGILE EKONOMIKOAK
Bizi garen gizartean oinarrizkoak eta ez hain oinarrizkoak diren beharrak asetzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak sortzeko egiten ditugun jarduerak jarduera ekonomikoak dira.
Hiru eragile garrantzitsu ikus ditzakegu: Enpresak,kontsumitzaileak eta estatua. Enpresek ekoiztu banatu eta saldu egiten dituzte. Kontsumitzaileak hau da, Hainbat faktoreren arabera asetzen ditugu gure beharrak adibidez, zerga edo eskatzen diguten interesen arabera. Azkenik, estatua, kontsumitu eta ekoiztu egiten du.

Enpresak

Ondasun edo zerbitzu publiko zein pribatuak ekoizteko unitateak dira. Pribatuak badira, enpresaren jabeak kontrolatzen eta kudeatzen du ondasunen ekoizpena. Eta publikoak badira, Estatuak kontrolatzen du. Produktuak ekoiztu, banatu eta saldu egiten ditu.

Kontsumitzaileak

Hainbat faktoreren arabera asetzen dituzte euren beharrak: sarrera garbien arabera, aberastasunaren erabilgarritasunaren arabera, produktuen salneurriaren arabera, dituzten ondasunen arabera, zerga edo eskatzen zaizkien interesen arabera. Familiek, adibidez, oinarrizko kontsumo unitateak osatzen dituzte. Enpresen publizitate mezu gehienak horiei begira sortzen dituzte.

Estatua

Kontsumitu eta ekoiztu egiten du. Ondasun eta zerbitzu publikoetarako enpresak sortuz, ongizate soziala lortu nahi duen entitate bat da. Horretarako, interes tipoak erregulatuko dituzten politika ekonomikoak jartzen ditu abian.
Nire ustez, eragile ekonomiko hauek oso garrantzitsuak dira gure beharrak asetzen ditugulako eragile hauekin. Baita ere baditu bere kalte puntuak ere ez hain oinarrizkoak diren beharrak ere asetzen dituelako. Ondoriozta dezakegu baita ere, hainbat alderdi ikusi ondoren, gehienbat positiboa dela gure nahia asetzen duelako. Ondasun eta zerbitzuak erabiliz, ongizate soziala lortzen du. Azkenik, produktuak ekoiztu ondoren erosteko aukera ere badugula ikus dezakegu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.