2017(e)ko urriaren 6(a), ostirala

Beherapenak eta online erosteko aukerak.

Denok dakigun moduan , bai arropa dendek , edota mugikor dendek , ala bizikleta dendek , urtean zehar beherapen desberdinak egiten dituzte , hau da , negua hastera datorrenean , udarako arropa ez dutena saldu oso merke saltzen dute , daukaten guztia saiatzen saltzeko eta al duten benefizio handiena lortzeko .

Denak joan gera denboraldi espezifiko batzuetan edozer gauza erostera , bai arropatik bai eskolako materiala erostera . Horrelako beherapenak egoten direnean gehienetan haurreko denboraldiko materiala izaten da , enpresak ez duena saldu , enpresa bateri azkenean zerbait ez saltzea kalte egingo dio beraz dirua galdu beharrean zer egiten dute ? Prezioa jeitsi beste enpresak baino gehiago bezeroa erakartzeko eta ahal duen guztia saltzeko , honela dirua errekuperatuz edo irabaziak lortuz .

Baina bai , badago erosteko beste modu berri bat , online egitea , hau da , dendara joan beharrean eta dendan ordaintzea , pantaila batetik erabakitzea ea zer nahi duzun  eta erabakitakoa etxera eramaten dizute . Merkataritza elektronikoa, ondasunak eta zerbitzuak sistema telematikoan baliatuz egiten den salerosketan datza , ikustea bakarrik dago , erosteko modu honek nola gora egin duen ekonomia aldetik , teknologia berriekin erosteko modu berriak eta erosoagoak etorri dira , abantaila eta desabantailak ditu noski , ondorengoak direnak .

dibujos venta online bilaketarekin bat datozen irudiak
Hasteko esan beharra dago online erosteko abantailetako bat prezioa dela , ikus dezagun , denda arropa bat dugu , nun argia , ura , pertsonala eta lokala ordaindu behar dugun , hau ordaindu egin behar da , beraz salduko dudanaren arropari prezioa igoko diot guzti hau ordaindu dezadan eta gainera enpresak irabaziak izan dezan . Beste alde batetik dendan erosteak beste hainbat abantaila ditu , adibidez , erosiko duzuna fisikoki eskura daukazu , hau da , tamaina , kolorea edota kalitatea ikusteko aukera duzu , aldiz , online erosteak ez du posibilitate hori , informazioa jartzen dizute bai , baina nola dakizu iritsiko zaizun paketean eskatu duzun berdina                   dela ? inork ezin dizu hori justifikatzen .

Egia da , internetetik erosteko abantaila bat prezioa dela , erosten duzuna , banaketa enpresa batera joaldi eta bertatik zuzenean zure txera , hau da , diru asko aurrezten ari zara argindarra , ura , pertsonala eta lokala ordaindu gabe , online moduan , mezularia eta banaketa enpresa kostatzen zaizu , horrela prezio finala jaitsiz .

Egia da krisialdiak ekonomiako sektore guztiak ukitu ditu. Beherakada hori nabaritzen lehenak merkatari txikiak izan dira , horrelako online enpresa multinazionalak min asko egin diotela enpresa txikiei , hauek ekonomiatik kanpo uzten , beraiekin ezin dutelako lehiatu .

venta online bilaketarekin bat datozen irudiak

Hau guztia ikusita , esan dezakegu , online erosteak bezeroari ez dioela batere kaltea suposatzen , gehienak abantailak direla , beste alde batetik begiratuta , esan daiteke komertzio txikiari min asko eragiten dioela horrelako enpresa handiek .

Azkenik aholku bat eman behar dut , enpresa txikiengatik apustu egitea gomendatzen dizuet, eta ala ez bada , online erosteko asmoa izanez gero , orri fidagarritasunaz erosteko gomendatzen dizuet .

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.