2017(e)ko urriaren 15(a), igandea

Langabezia



Langabezia, lan egiteko borondatea eta gaitasuna duten gizabanakoek  gogoz kontra jasaten duten lanik ezeko egoera da.  Lanik eza pairatzen duen lan indar osoaren ehuneko gisa neurtzen da langabezia, maizenik langabezia-tasaren bidez. Beraz langabezia aztertzen hari garenean, demografia aztertuko dugu, hau da, jaiotza eta heriotza-tasek, biztanleriaren bizi itxaropena eta migrazio-mugimenduak eragin handia du langabezian.

- Langabezi mota desberdinak daude:

  • Frikzionala: lan bat utzi berria izanik, beste baten bila ari direnen egoerari loturikoa da.
  • Egiturazkoa:  Eremu edo herrialde beteko langileen ezaugarriak eta enpresaburuen premiak bat ez etortzeagatik sortzen den langabezia da.
  • Klasikoa: soldata-maila altuegiei dago lotua.
  • Urte sasoikoa: Urtearen zati batean lan egiten duzunean, hau da, adibidez udaran,soroslea baldin bazara, edo helatu denda batean lan egiten baduzu...


- Langabezia-tasa:
Lanaren eta langabeziaren arteko erlazioaren zifrak herrialde baten datu ekonomiko zehatz eta zabalenen artekoak dira. Hilero biztanleria aktiboa neurtuz lortzen dira. Hilero egiten da galdeketa zenbait etxetan, azkenaldiko lan historialari buruzko galderekin.
Galdeketa horrek 16 urte edo gehiagoko biztanleria 4 taldetan zatikatzen ditu:
  • Biztanleria okupatua:  ordaindutako lanak egiten ari diren pertsonak dira, baita gaixotasunagatik, grebengatik edo oporrengatik absente dauden langileak ere.
  • Langabeak: : okupatuak ez dauden pertsonak dira, baina modu aktiboan lana bilatzen egon diren edo berriz ere lanean astea espero duten pertsonak osatzen dute.
  • Biztanleria ez-aktiboa:  ikasten ari diren, etxeko lanak egiten dituzten, erretiratuek, lana egiteko gai ez diren gaixoek edo lana bilatzen ez dituzten helduek osatzen dute.
  • Biztanleria aktiboa: okupatuak dauden pertsonek eta langabeek osatzen dute.
Langabezia-tasa langabe kopurua biztanleria ez-aktiboarekin zatituz kalkulatu egiten da.

Eta orain galdera da, ezin dugu ezer ez egin langabezia ekiditeko? Diru gehiago erreproduzitu, lan gehiago eskeeni, futbolariei hainbeste diru ez ordaindu... Langabezia mundu osoan dago, leku batzuetan beste batzuetan baino gehiago. Adibidez, aurten Hego Euskal Herrian 3.802 langabe gutxiago daude, baina oraindik langabe asko daude 167.207 pertsona.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.