Munduko pertsonarik aberatsenen zerrendan, Euskal Herriko hiru pertsonen izenak topa ditzakegu: Juan-Miguel Villar Mir, Daniel Francisco Maté Badenes eta Jose Maria Aristrain dira. Nahiz eta hauen ekonomia maila altua izan, esan dezakegu zerrendan, hauek baino askoz aberatsagoak topa genitzakeela. Zerrendan sartu ezkero, hauek bostehungarren postutik behera daude. Honek esan nahi du, nahiz eta munduan jende aberats asko izan, portzentai askoz altuagoa dagoela pobrezia mailan. Egunero telebistan ikus genezake, Afrikako haurren pobrezi maila norainokoa den, diru-laguntzak eskatzen dira hauek bizimodu hobea izan dezaten. Ez dute, ez jateko, ez edateko, ez janzteko, ez ikasketetarako, ezertarako dirurik. Gobernuz kanpoko erakundeek egindako lanari esker bizi kalitate hobea dute. Hala eta guztiz ere, geroz eta pobrezia handiagoa dugula ikusten da. Egunero, milaka eta milaka etorkin itsasoz edo mendiz heldu zaizkigu gure lurraldeetara bizimodu hobearen bila. Kasu hauetan ere, gobernuz kanpoko erakundeek egiten duten lanari esker iristen dira onik lurrera zeren bestela asko eta asko itsasoan itota geratuko liratekeelako.
Gure artean, hau da Euskal Herrian, gaur egun 100.000 etorkin baino gehiago bizi dira. Egunero ikusten dugu albisteetan etorkinen arazoa geroz eta handiagoa dela baina honen aurrean askotan entzungor egiten dugu. Jendeari galdeketa egin ezkero, ez garela arrazistak esaten dugu, baina lagundu behar denean, inork gutxik hartzen du parte. Bolondres gisa egiten da lan hori, ez dakigu askotan nolakoa izaten den eta beldur pixka bat ematen digula esango nuke.
Lehenengo lerroetara itzuliz, munduko pertsona aberatsenen zerrendara alegia, hauek batzuetan diru kantitate bat bideratzen dute pobrezia hain handia izan ez dadin baina ala eta guztiz ere beharra askoz handiagoa dela ikusten da. Munduko pertsonaia aberatsena den Bill Gatesek esaten duenez, 2035. urterako ez da pobreziarik existituko., honek bere irabazien zati handi bat pobreziari aurre egiteko erabiltzen du, bereziki, pobrezia jasaten duten haurrei bideratua.
Nire iritziz, mundu hau ekonomia aldetik ez da batere zuzena, batzuek hain beste eta besteek ezer. Uste dut, bakoitzak zeozer egin beharko genukeela honen aurrean. Nor berak ez du erabakitzen non jaio eta horregatik ez du esan nahi pobrea izan behar duenik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.