2017(e)ko urriaren 5(a), osteguna

BIDEZKO MERKATARITZA


Bidezko merkataritzak hainbat helburu ditu. Batetik, herriak garatzea eta pobreziaren kontra borrokatzea. Horretarako hainbat baldintzetan oinarritzen da; lan-baldintzak ekoizleak duintasunez bizitzeko aukera izan dezaten, esplotazioari uko egitea, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna errespetatzea, ingurumena errespetatzea, etab. Bestetik, arau bidegabeak aldatzea eta horiei aurre egitea, errespetuan oinarritutako sistema komertziala bultzatuz. Gainera, gizarte eta ingurumen irizpideak guztiz errespetatzea oinarritzat du.

Bidezko merkataritza bultzatzeko hainbat GKE (Gobernuz Kanpoko Erakunde) daude, Oxfam esaterako. Erakunde honek gizartearen garapenean lan egiten du; ekintza humanitarioak, injustizia eta pobrezia ezabatzeko helburuarekin. Eta, beti egiten duen ekintza bat da saltzen dituen produktuen atzealdean, pertsona bati erreferentzia egitea; produktu hori erosiaz, nola eta zertan lagundu diozun azaltzea. Horrela, begiak ireki ditzagun.

Azken finean, ohiko merkataritzak, irizpide ekonomikoak besterik ez ditu kontuan hartzen. Bidezko merkataritzak, berriz, balio etikoak kontuan hartzen ditu, gizartea eta ekologiari bultzada emanez.

Beraz, erosketak egiterakoan gure esku dago munduko bidegabekeriak bultzatzea edo mundu berdinago, solidarioago eta bidezkoagoa eraikitzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.