2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

Pentsioen itsulapikoa

1997. urtean, sortu zen pentsioen itsulapikoa, “Hucha de las pensiones deitua”. Hau, gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsa da eta garai hartan gizarte segurantzari emandako dirua soberan geratzen zenez, bildu egin zuten etorkizun batean pentsioa ordaintzeko behar baldin bazuten, handik hartzeko. Funtsaren helburua zen, finantza-koltxoi bat eraikitzea behar adinako kasuetan kontribuzio-pentsioen ordainketa estaltzeko.


2011. urtean bere topera iritsi zen erreserba hau, 66.915 milioi eurorekin. Krisia dela eta, 2012. urtearen geroztik, funtsetik dirua erabiltzen hasten da pentsio gastuei aurre egiteko gizarte Segurantzako kontuen desoreka dela eta. 2016. urtean, 24.200 milioi eurotan gelditu zen, pentsiodunen uda estra ordaintzeagatik. Kalkuluen arabera, 2017ko abendu inguruan bukatu egingo da.

Krisiak, eragin handia izan du, gizarte Segurantzaren sarreren eta gastuen arteko desberdintasun bat ekarri duelako. Errenta moduan, prezioen beherakada izan da, langabeziaren hazkundearengatik eta alokairuen gainbeherarengatik. Honek noski, ondorioak izango ditu, eta larrienetakoa erretiratzea ordaintzeko zailtasun handiak egongo direla. Hainbat proposamen daude baina nire ustez monarkia kentzea izango litzake erabaki ona. Dirua beste zerbaitetan erabiltzeko eta era produktiboagoan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.