Gure gurasoak jubilatzen direnean pentsio duinik kobratuko al dute? Eta guk?
Euskaldunon pentsioak, gure estatus politikoa aldatzen ez den bitartean, Espainiakoen menpe egongo dira. Orduan, epe labur-ertainetako azterketa Espainiako pentsio sistemaren arabera egin beharrean gaude.
Orain arte pentsio kopurua finkatzeko aldaketa ugari egon dira, baina beti pentsionisten kaltetan. Hala ere, aldaketa nabarmenena azken hau izango da. Izan ere, orain arte Kontsumoko Prezio Indizearen arabera egokitzen ziren pentsioak, baina hemendik aurrea pentsio fondoen iraunkortasunaren arabere gehituko dira, hau da, Gizarte Segurantzak izaten dituen diru-sarrera eta gastuei egokituko da. Irizpide hori gaur ezarriz gero, pentsioak asko murriztuko lirateke.
Pentsio kopuruak finkatzeko aholkua "aditu" interesatu batzuei eskatu zitzaien. "Aditu" horiek ez ziren neutralak, baizik interes finantziero zehatz batzuen defendatzaileak (BBVA, Santander, aseguru etxe handiak), nahiz eta hamabi kideetatik bat UGT sindikatuko ordezkaria izan, nahiko kritikoa, eta bigarrena CCOOekoa, azken honek bat egin zuen finantza mundukoen ordezkariekin.
"Aditu" hauen kalkuluak oso epe luzeko populazioaren bilakaeran oinarritu dira. Izan ere, 2050ean Espainiako Estatuak izango duen populazioa hartu dute kontuan, baina nola jakingo dugu hemendik 13 urtera zer gertatuko den populazioarekin? Aldagai asko izan daitezke. Beraz, oinarri ahulak dira "adituek" erabili dituztenak. Hala ere, ondorio nabarmenetara iritsi dira, pentsioen murrizketak: jubilatu bakoitzak eskuratu behar duen kopurua kalkulatzeko urte gehiago erabili, jubilazio adina luzatu 67 urtera arte, eta 69 urtera iritsi nahi omen dute.
Nola konpondu egoera hau? Pentsio publikoak defendatu behar dira. Hau hazkundea eta enplegua sortuko duten politika ekonomiko egokien bidez lortuko da: paradisu fiskalak eta iruzur fiskalak desagerraraziko dituen zerga erreforma eginda, gastu militarra deuseztatuta, monarkiaren gastua desagerrarazita...
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2372/pentsio-publikoak-defendatu-duinak-eta-eguneratuak
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2378/erretretako-pentsioak-auzitan
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2530/iritzia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.