2017(e)ko urriaren 22(a), igandea

EKONOMIA ZENTRALIZATUA

EKONOMIA ZENTRALIZATUA

Ekonomia zentralizatua sistema ekonomiko bat da nun zer, zeinentzako eta zenbateko kantitatean produzitu estatuak erabakitzen duen nagusiki. Kanpoko produktuak eta nazio arteko merkataritza saihestu egiten da, horrela estatuko ekonomiaren funtzionamendu hobea ziurtatzeko eta konpetentzia ekiditeko. Inork ez dauka jabetza pribaturik. Sistema hau Marx-en ideietan oinarritua dago, bere helburua gobernuak dena kontrolatzea eta gizarte berdintasuna areagotzea eta bidezkoagoa izatea zen.

Horrelako ekonomia sistemetan abantaila handiak daude. Nagusiki berdintasun sozial eta diruaren banaketa orekatuago bat dago, izan ere herritar guztiek lehen mailako beharrak asetutak dituzte, ez da inor kalean biziko edo gosez hilko. Bigarren mailako behar asko asetzeko beharrezkoak ere gobernuak ematen dizkie. Hau da, herritar guztiek edukiko dute etxe bat, arropa, elikagaiak, beharrezkoa balitz kotxe bat etab. Estatuak ordaintzen du etxea eta dituen gastuak(ura, elektrizitatea…) eta baita kotxea ere, baina noski desabantailak ere baditu.

Arropa denda, supermerkatu eta dena delakoetan salduko denaren erabakia gobernuak hartzen du. Beraiek erabakiko dute ze arropa salduko den, ze markakoa eta ze preziotan (normalean oso baxuak izaten dira). Orokorrean marka, kolore, eta formaren aniztasuna oso urria izaten da, dena oso antzekoa edo berdina da gehienetan, jendeak ez dauka estilo propiorik edukitzeko hainbeste aukera.

Herritar batek lehenetsi zaiona baino etxe handiago bat izan nahi ez gero adibidez, ezin du erosi. Bakoitzak bat dauka, estatuarena. Familia handitu edo txikitu ezean etxe hori bakarrik edukitzeko eskubidea edota aukera daukate. Ze kotxe edukiko duten ere ez da bakoitzaren esku egoten, erabakiak hartu behar diren askotan bezala beraien nahiak ez dute garrantzirik.

Lanean irabazitako dirua ere ekonomia mistoko sistemetan irabazten denaren oso ezberdina da. Soldata ez da aldatzen lanaren arabera, lan postuaren arabera baizik. Adibidez tabernako langile batek ile apaindegi bateko langilearen berdina irabaziko du, eta denda bateko arduradunak edo telebistak konpontzen dituen enpresa bateko arduradunak ere bai. Hala ere, ia lanpostu guztien arteko soldaten artean ez dago diferentzia handirik.

Ekonomia zentralizatuaren adibide dira aspaldiko Sobietar batasuna edo Txina. Sistema hori zuten leku askok merkatu-ekonomiako sistemak izaten bukatu zuten, herritarrak ez juteko oreka bat bilatu nahian.

economia centralizada bilaketarekin bat datozen irudiak                                                                              MARIA GONZALEZ

1 iruzkin:

  1. Asko gustatu zait lana Maria , gainera ikusi dugun pelikularen arira doa , baina aldaketa bat proposatzen dizut , testuan jartzen duen moduan " jendeak ez dauka estilo propiorik edukitzeko hainbeste aukera" esango nuke ez dutela aukerarik , auda , gobernuak 3 kamiseta jartzen baditu salgai ori daukazu eta besterik ez . Lan interegarria benetan ...

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.