2017(e)ko urriaren 6(a), ostirala

LANGABEZIA eta GAZTEAK


Langabezia lan egiteko borondatea eta gaitasuna duten gizabanakoek gogoz kontra jasaten duten lanik ezeko egoera da. Fenomeno hau mundu guztian zehar gertatzen da, toki batzuetan besteetan baino larritasun gehiagorekin. Espainian, esaterako, langabezia-tasa bereziki altua da Europar Batasuneko gainerako herrialdeekin alderatuta, eta berdina esan dezakegu Grezia, Kroazia eta beste hainbat herrialdeen langabezia-tasaz.

Hortaz, herrialde hauetako biztanleak hazten doazen heinean, etengabe entzuten dute gai honen berri, beharbada telebistako berrietan, irratian, helduen arteko elkarrizketetan edo are gehiago, eztabaidetan. Txikiak direnean, ez diote garrantzirik ematen, baina lan egiteko adinean sartzen doazen neurrian, gai honek gero eta pisu gehiago hartzen du beraien pentsamenduetan. Izan ere, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) adierazi zuenaren arabera, gazteek helduek baino hiru aldiz probabilitate gehiago dituzte langabezian egoteko.

Egoera honen eragileetako bat krisiaren ondorioz gertatzen den eskariaren ganbera da, izan ere, enpresek arazoak dituztenean, egiten duten lehen gauza aldi baterako edo denborazko enplegatuak botatzea da, normalean gazteenak. Bestalde, gazteen prestakuntza ez da lan-merkatuaren beharretara egokitzen, ondorio honetara iristen dira aditu gehienak beste askorekin batera.

Egoera honek ondorio jakin batzuk ekartzen ditu. Gazte askok unibertsitate-titulua izan arren, ez dute lehenengo lanpostua aurkitzea lortzen, hortaz ikasketekin jarraitzea eta maila ezberdinetako ziurtagiriak bereganatzea erabakitzen dute. Lehenengo lanpostuaren bilaketa amaigabe honek pertsona hauen bizitza helduaren berezko prozesuak atzeratzen ditu. Halaber, familien arteko erlazioa eta interakzio soziala higatzea iritsi daiteke, baita osasun fisiko eta emozionalean eragina edukitzea ere. Zoritxarrez, egoera hau ekiditeko geratzen den bidea luzea da oraindik.

Informazio iturriak:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.