2017(e)ko urriaren 21(a), larunbata

Energia berriztagarrien inpaktu ekonomikoa

Klima-aldaketa arriskutsuaren aurkako prebentziora eta kontsumo energetikoko hornikuntzara energia berriztagarrien ekarpena onartzen hasi gara. Energia berriztagarriak milaka pertsonei energiaren sarbidea hobetzen laguntzen ari da.


Espainiako kasuan, energia berriztagarria kontsumo energetikoan jatorria duen energiak 2004.urtean %8,3 erabilera eduki zuen. Oso urrun 2020.urterako duten helburuarekin %20koa izatea dela.


Energia berriztagarrien ekarpen zuzena BPG-an, hots, herrialde batean eta epe jakin batean ekoitzitako amaierako ondasun eta zerbitzuen balioa, 9.903milioi eurokoa zen 2015erako, eta 13.064.9miloi euro 2020erako. Berriz, energia berriztagarrien ekarpen ez zuzenak 3.796,5miloi eurokoa zen, 2015erako eta 4.933,2milioi euro 2020erako. Bien arteko batura 1,14% BPG izan zen 2015 eta 1,20%koa 2020 izango da.
Datu guzti hauek garrantzitsuak izan harren, benetan garrantzitsuena dena, geroz eta garrantzi gehiago duela da energia berriztagarriak. Geroz eta herri gehiagok trabes egiten dute, energia ohietan.
Kontrakotasun hau, egin behar diren inbertsioen ondorioz gertatzen da. Azpiegitura guztiak energia eolikoan, orubea edo beste edozein hautabide bezala, berri eta garestiak direlako. Teknologia berria behar da, alegia, ondasun edo zerbitzu bat lortzeko erabilgarri dauden konbinazioari teknologia esaten zaio.
Izan ere, orain erabiltzen dugun energia mota, petrolio edo energia nuklearra askoz arriskutsuago da, baina inbertsio guztiak eginak daude, hau da, plataformak eginak daude eta martxan jarriak, beraz askoz “errazagoa” da ohiekin lan egitea, gastu gutxiago sorraraziko zituelako, hala ere, mantentzeak kostu handia edukitzen du. Natura-baliabideak bukatzerakoan, ez dute ezertarako balioko. Eta zentral batean zerbait gertatuko balitz izugarrizko inpaktua edukiko luke, horregatik ,Frantzian adibidez ixten hasi dira gehiengoak. Enpresa hauek etekina maximizatzen saiatzen direlako, diru-sarrerak handitzen eta gastuak murritzen, ginera ez dute gizarte eta ingurmen-balioak errespetatzen, ez dituzte gizarte-erantzukizunerako estrategiak  diseinatzen.

Nahiz eta izugarrizko kostea duen, energia berriztagarrien ezarpenak, bi alde positibo ditu. Lehenengoa ekonomikoki, behin instalazioak eginak egon momentu horretatik aurrera, instalazio ohietan sortzen den energia mota, askoz merkeagoa izango da. Familiak izugarrizko kontsumoa edukitzen dute energian. Gainera behar bat da, lehen mailako beharra hobe esan da, ezinbestekoa da. Familia askok uko egiten diote gauz batzuei energia edukitzeagatik, eta aukera-kostua edukitzen dute, energia mota hau merkeagoa denez ez zuten erabaki hauek hartu beharko. Baita ere ingurumenarekiko izugarrizko aldaketa egongo zen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.