Ekonomia gizakien asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko eta aprobetxatzeko modua aztertzen duen zientzia da. Baina generoaren araberako desoreka ugariak sortzen dira baita gaur egune ere. Hori frogatu ahal izateko adibide ezin hobea da Google enpresan gertatutakoa:
Gobernu estatubatuarrak zabaldutako eztabaida Google-eko soldataren inguruko desberdintasunetan datza. Izan ere, hango soldata generoaren arabera neurtzen dela esaten da. Eta ez da hori bakarrik, albiste hau ikerketa baten bidez leporatutako informazioa da; datu fidagarrietan oinarrituta. Bertan, lan berdina egiten duten gizonen eta emakumeen arteko gatazketaz berri ematen du. Hau da, lan berdina egiteagatik, emakumeen soldata baxuagoa omen da (gizonezkoenarekin alderatuz). Halere, gai honen inguruan Google-ek ezezkoa eman du. Behin eta berriz, langileen arteko desoreka hori ez dela bizi esan da.
Aipatutakoa kontuan dugularik, denok jakin beharko genuke generoaren arabera ez dela neurtzen lan zehatz batean egon ahal izateko gaitasuna. Hortaz, argi dago gaur egun ekonomikoki ere aldaketa bat egitea beharrezkoa dela. Ez baita irudi polita munduko enpresa garrantzitsuenetako eta famatuenetako batean horrelako jokaera desegokia izatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.