2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

IRUZUR FISKALA

Zergadun batzuek errenta edo aberastasunagatik administrazioari ordaindu beharreko zergak ez ordaintzea da.

Iruzur fiskalak, hainbat daude: zerga ihesa (diru sarrerak ezkutatzea edo ondare gehikuntzak ez aitortzea), ezkutuko ekonomia (ogasunaren zirkuitu fiskaletan sartzen ez den jarduera ekonomikoa), zerga kenkari faltsuak (faktura edo antzekoak faltsutzea), etab. Guk ezagutzen duguna, askotan entzun izan duguna da "paradisu fiskala", hau da, bertan bizi ez diren hiritar eta enpresei zerga-sistema bereziak jartzen dizkien estatu edo lurraldea da.
Iruzur fiskala eginez gero, zigorra ezarri beharko litzateke eta egindako iruzurraren araberako zigorrak jartzen dira: 120.000€tik gorakoak delitu fiskal moduan ulertzen dira eta hortik beherakoak arau-hausteak dira, delitu fiskala egiteagatik urte bat eta bosten arteko kartzela zigorra dago, eta isuna egindako iruzurraren kopurua baino 6 aldiz handiagoa izan daiteke.
Iruzur fiskalaren ondorioek ondasun publikoei eragiten diete eta ondasunak banatzeko politika oztopatzen dute. Hau da, iruzur fiskalak Erakundeek eskaintzen dizkiguten zerbitzuak emateko ahalmena murrizten dutela (hezkuntza, gizarte laguntzak, osasungintza, bekak, babes ofizialeko etxebizitzak...).

Beraz, iruzur fiskalak gizartearentzat eta bereziki baliabide ekonomiko gutxien duten herritarrengan eragin negatiboa du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.