Munduko multinazional garrantzitsu eta aberatsenenaz pentsatzen dugunean, gehienoi Coca-Cola, Mcdonald’s, Apple edo antzekoak etortzen zaizkigu burura. Amazon ordea, ez genuke horien mailarekin alderatuko. Baina, esango banizue bera dela munduko irabazi handienak dituztenen artean, 65. zenbakia?
Europar Batasunaren esanetan, enpresa honek, beste multinazional askoren antzera, pribilegioak izan ditu ekonomikoki hitz egiten. Amazonek Luxenburgon ireki zuen adar bat eta 2006-2014 urte bitartetan haren irabazien % 75ak ez du zergarik ordaindu. Herrialde honetan, Amazonek Europan zituen jarduerak kontrolatzen ziren eta irabaziak Europan erregistratzen, hala ere, xede nagusia Seattlen kokatuta dagoelarik, Estatu Batuetara bideratzen zituzten bere osotasunean. Hau da, enpresak Europan zeukana finantza tramite eta diru aurreztailea besterik ez zen. Hain izen ezaguna duelarik eta haren jarduera ekonomikoak lupaz begiratuak izango zirela jakinda, enpresak eskema hau 2014. urtetik aurrera ez du gehiago burutu. Ordaindu beharreko zergen kantitate handi bat ordea, ordaindu gabe geratu zen eta ondorioz, Bruselan egin den epaiketaren emaitzak dioenez, Amazonek Luxenburgori 250 milioi euro itzuli behar dizkio. Luxenburgon zeukan sukurtsala ez zen bakarra, Espainian ere, hainbat zerga ez ordaintzeko eta haien jarduera ekonomikoa konplexuago bihurtzeko eta beraz ordainketa ilegalak baldin badaude harrapatzen zailagoa izateko, xede bat zeukaten.
Amazon ez da horrelako pribilegioetaz gozatu duen enpresa bakarra izan, antzeko kasu bat gertatu zen 2016ean Irlandan Apple enpresarekin. Zergak ez ordaintzeagatik, 13.000 milioiko isuna jarri zion Europar Batasunak eta 2017ko urrian, Amazonen isun berria dela eta, Irlandak aitortu du multinazional honek oraindik ez diola euro bakar bat ere itzuli, horregatik, Brusela, herrialdeari presioa sartu nahian dabil.
https://elpais.com/economia/2017/10/04/actualidad/1507109850_004459.html http://www.expansion.com/empresas/tecnologia/2016/04/04/5702cd2fe2704eab638b4644.html https://en.wikipedia.org/wiki/Amazon_tax https://es.wikipedia.org/wiki/Amazon.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.