Las Palmas de Gran Canariaseko Sixto Delgado de la Coba, injineru industrial bat zen. Repsoleko petrolio-empresan 3 hamarkadatan lan egin ondoren erretiratu egin zen 2000 urtean. Sixto Delgado de la Cobak 6,2 milioi euroko iruzur fiskal bat egin zuen, eta Falcini zerrenda dago. Zerrenda hau HSBC banketxe britainiarraren Genevako
|
sukurtsalean (Suitzan) zerga saihestzaile izatearen susmopean dauden 130.000 pertsonen zerrenda ezaguna da. Zerrenda honetatik 659 pertsona espainiarrak dira, eta Sixto horietako bat da. Injineru hau 1997. urtean hasi zen dirua Suitzan ezkutatzen eta 5 kontu egin zituen bere izenean. Genevan gordetzen zituen 6,2 milioi euroak Polaris Star Limited izeneko elkarte baten izenean zeuden eta elkarteko administratzailea bera zen. Hau bere identitatea ezkutatzeko helburuarekin egin zuen. Zerga Administrazioko Espainiako Agentzia Falciani zerrendan zeuden espainiar guztiei zuzendu zen, saihestu zutena ordaintzeko denbora bat eskainiz, gehienak ordaindu egin zuten eta delitu fiskala ekidin zuten,
Hauek dira jaso behar dituen zigorrak:
- 8 urtez espetxeratua egon behar du.
- 17 milioi euroko multa ezarri diote.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.