BIG DATA
Big data gaur egun oso zabaldua dagoen terminoa da. Datuak bildu, aztertu eta horiek interpretatzean datza. Datu horiek ondo interpretatzea eta produktuak saltzeko modua emaitza horietan oinarritzea oso garrantzitsua izaten da enpresentzat beraien lehiakideak baina gehiago saldu ahal izateko.
Kontsumitzailearen munduan datu bilaketa hori geroz eta ohikoagoa da. Aztertzen dutena kontsumitzaileak egindako erosketak izaten dira. Hau da, supermerkatura joaten garenean zer erosten dugun, gure internet bidezko erosketak etab aztertzen dituzte gero horren arabera ia gu konturatu gabe gure hurrengo erosketa handiagoa izan dadin. Adibidez, datuak aztertu ondoren Coca-Cola erosten duten pertsonen gehiengoak patata frijituak ere erosten dituztela ikusten dute eta hori horrela dela kontuan izanda Coca-Cola eta antzeko edari freskagarriak patata frijituen ondoan jartzen dituzte supermerkatuetan bata erostera joatean automatikoki bestea erosi dezagun.
Supermerkatuetaz gain beste enpresa eta denda guzti edo ia guztietan ere teknika berdina baliatzen da salmenta eta kontsumoa handiago izan dadin. Orain hain modan dagoen Amazonen ere berdina egiten da baina beste modu batera. Zure erosketak kontuan izanda beste antzeko produktuak erosteko aholkatzen digute eta produktu berri horren argazkiak eta abantailak jartzen dizkigute pantaila erdian gu produktu horri buruz informatzeko eta zortea izan ez gero, erosteko.
Beraz orain arte fijatu ez ginen teknika hori oso eraginkorra da eta gure erosketak beti espero duguna baina handiagoa izatearen arrazoia izan daiteke askotan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.