2020(e)ko azaroaren 29(a), igandea

Alienazioaren Teoria

Pau Zalakaim


ALIENAZIOAREN TEORIA


 Karl Marx 1818. urtean jaiotako ekonomilari Alemana da. Bere bizitzan zehar irakasle, filosofo eta idazle bezela lan egin zuen, bainan gaur bere ospearen arrazoi nagusia ekonomiari buruz idatzitako liburuak dira. Engles ekonomilariarekin batera Manifesto Komunista idatzi zuten, eta Komunismoa eta Marxismoaren sortzaile izan zen ere. Bere ideia nagusiak jabetza pribatuaren desagerpena, onuren banaketa eta gizarte klaseen arteko gatazkak ziren. Naiz eta 150 urte pasa diren Marxen idatziak argitaratu zirenetik, bere ideiak inoiz baino garrantzia gehiago dute, eta bete-betean asmatu zuela ikus daiteke. Marxek sortutako teorietako bat geroz eta nabarmenagoa eta garrantzitsuagoa bihurtzen hari da, Alienazioaren Teoria. 


Marxen arabera, Alienazioa ekonomia kapitalistetan langileei (edo proletarioei) gertatzen zaien fenomeno bat da. Fenomeno hau industrial iraultzan hasi zen garatzen, bainan XX. mendearen hasieran Fordismoaren jaiotzarekin lortu zuen bere maximora iristea. Empresa gehienek Fordismoaren metodoa adaptatu ondoren, langileak produktu bakar batean lan egiten zuten 8 orduz gelditu gabe. Gehienetan egiten zuten lana edo bukaerako produktua ez zen haien gustokoa eta nola ez ez zuten lan egindako orduen balioa kobratzen. Lan explotazio honek, Marxen arabera, alienazioa sortzen du. Eta naiz eta produktibitatearentzat eta empresaren irabazientzat oso onuratsua izan, langilaren gain oso kaltegarria da.


Marxen Ekonomia eta Filosofia Idatzia liburuan alineazioa ikuspuntu ezberdinetatik begiratu daitekeela esaten zuen. Lehenengoa langileak sortzen duen produktuarekiko alienazioa da. Empresa baten jabeak produkzio-bideen (makinak, materiala etab.) jabea denean, langileekn produktu baten gainean egiten duten lana beste pertsona batentzat dira. Langileak kotxe bat sortzen badu, berari urrengo egunean lanera etorri ahal izateko adina ordaintzen zaio, eta beste guztia jabeak gelditzen du. Langileak 8 orduz produktu bat landu baina bukaerako produktuaren  jabetzarik ez duenean, eta askotan hau erosteko diru aski egiten ez duenean, alienazioa sortzen da. 


Bestalde, kapitalismoak langilearen bizitzarekiko alienazioa sortzen duela zion Marxek. Sistema ekonomiko honetan, langileak bere eguneko denboraren zati gehiena lanean pasatzen du, eta soberan gelditzen zaien gutxia hurrengo egunean lanera joateko deskantsatzen. Langileak ez du hau nahi duelako egiten, baizki eta kapitalismopean 8 orduko lanaldi bat gabe hil egin zaitezkelako baizik. Behar honek, langileari honek egin nahi dituen gauzak egiteko denbora lapurtzen dio, eta gizakiok gutxi batzuentzat lana egiten dugun robotak bihurtzen gara. Marxen arabera honek gure “gizaki esentzia” lapurtzen digu, gizakiaren bizitzeko arrazioa gustuko gauzak egitea delako. 


Bukatzeko, Fordismoaren eraginez lanarekiko alienazioa sortzen da. Industrial iraultza baino lehen gizakiok, Nepaleko ekonomiaren antzera, ez ginen lan bakar batean espezializatzen, eta denetarik egiten genuen gutxi-gora-behera. Gainera, produzitzen genuena gure era berezian egiten genuen. Iraultzaren ondoren, eta batezera Fordismoarekin, fabriketako langileek produktu baten pieza bakar batean lan egiten dute ordu askoz. Langileek ez dute produktua haien era berezi batean egiten, baizik eta makina eta materialen jabeak dioen bezela. Onen ondorioz, langilea ez da bukaerako produktuarekin errepresentatuta sentitzen, eta ordu osoan zehar egiten duena eta bukaerako produktuaren artean erlaziorik ez egotearen sentsasioa sortzen da. 


Gaur egun ere langile askok alienazioaren sentsazioa dute haien lantokietan, eta honetaz desegitea ez da batere erraza. Langileek produzitzen dutena nola eta zenbat produzitzen duten aukeratzeko eskubidea izan beharko lukete. Gainera, makina eta materialen jabetza langileena izan beharko zen, eta produzitzen duten kostuaren zati handiena beraientzat izan beharko zen, jabe batena baizki. Azkenik, lana egite aukera bat izan beharko zen. Honek oso utopikoa badirudi ere, Marxen arabera lortu daiteke. Makinek gugatik lan eginda, eta hauek produzitutakoa ekitatiboki banatuta, lan minimoa eta boluntarioa eginda denok behar duguna izango genuke. Eta ekonomi Alemanaren arabera hau lortzeko era bakarra langile klasearen iraultza baten bidez lortu daiteke.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.