Nafarroatik alde egindako enpresek laguntzak itzuli beharko dituzte
Izenburuan ikusten den bezala, Nafarrotik alde egindako enpresek konfinamenduan jasotako diru-laguntzak itzuli egin beharko dituzte, Nafarroako Parlamentuan hori oztopatzeko legea onartu ondoren, eta hemendik aurrera diru laguntzak itzultzeko eskatu ahalko die Nafarroako gobernuak.
EH Bilduk atera zuen legea, eta onartu egin zuten parlamentuan, PSNren, Geroa Bairen eta Podemosen aldeko botoekin eta zuzenketak sartuta. Navarra Sumak aurka bozkatu zuen, eta Ezkerrak abstenitu egin zuen.
Araudi honekin, azken zortzi urteetan jasotako diru-laguntzak iztuli behar dituzte, %20ko gainordainarekin. Eta ez dira kontuan hartuko ikerketa eta garapenerako jarduerak sustatzeko emandako diru laguntzak.
Lege honek eragindako enpresen artean Siemens Gamesa eta CAF daude eragoztuak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.