Ehungintzaren sektorea azken hamarkadetako une konplexuenetako bat bizitzen ari da. Kontsumo ohiturak aldatzeak, demografiak edo ehungintzaren sektoreak garai berrietara egokitze ezak modaren mundua arriskuan jartzen ari da.
2020.urtean zehar Espainako ehungitza industrietan %37-ko fakturazioaren beherakada aurreikusten da. Koronabirusa eragindako krisialdia dela eta, enpresa batzuk eskaera faltagatik itxi behar izan dute eta beste enpresa askok haien produkzioa osasun sektorera orientatu dute. Zein da arrazoia arroparen kontsumoa jeitsi izana? Familiak nahiago dute, beren dirua aisialdirako eta bestelako gastuetarako erabili eta ez arropa berria erosteko. Orain, kontsumitzaileek beste lehentasun batzuk dituzte edo ohiko denden salmentak diru sarreren bidez konpentsatzen ez dituzten beste kontsumo mota batzuk hautatzen dituzte.
Bestalde, kontsumoan izandako ohitura aldaketak arropa salmentetan oztopatzen ari da. Izan ere, linean erostea erosoa da, baina bezeroek ez dute hainbeste gastatzen. Jantzia fisikoki ikusi gabe, edo ukitu edo probatzeko aukerarik izan gabe, erosteko bultzada indarra galtzen du. Cataluinako Oberta unibertsitateko irakasle batek, azaltzen du, interneten salmentak handitu arren, diru gutxiago mailegatzen dela enpresetan. Besteak beste, kontsumitzaileak ez dutelako ordainketa modua ondo ulertzen eta ez dutelako ondo betetzen.
Ez hori bakarrik, Krisiaren ondorioz, dendek etengabeko beherapenak ezarri behar izan dute publikoa erakartzeko, eta horrek haien merkataritza-marjina nabarmen murriztu du. Gainera, dendek ez dute garatu bezeroari erosketa-esperientzia erakargarri bat sortzen dion elementurik, ez denda fisikoan erosteko, eta ez dute sustatu kontsumitzaileak onlineko erosketaren aurrean balora dezakeen alderdirik ere. Eta, horregatik, jendeak erosteari utzi dio.
Laburbilduz, ehungintzaren sektorean salmentek behera egitearen arrazoia koronabirusa, osasun-krisia da. Kontsumoa jeistearekin batera enpresen diru sarrerak jeitsi egin dira. Horregatik enpresak bai dendetan eta bai online bidez erosteko teknika berriak eta erakargarriagoak jarri beharko dituzte. Hala nola, moda mundura tendentzia berriak ekarri, jendea erostea erakartzeko, online bidezko salerosketak erraztu,hau da, arreta profesionaleko zerbitzu pertsonalizatua eta gertukoa, eta beste hainbat erabaki kontsumoa berriz ere bultzatuko dutenak.
www.eleconomista.es/empresas-finanzas/noticias/9656435/01/19/La-moda-ya-no-esta-de-moda-las-razones-que-explican-la-debacle-del-sector-textil-en-Espana.html
https://www.america-retail.com/estudios/estudios-las-ventas-del-sector-textil-caen-un-225-en-espana/
https://www.efe.com/efe/espana/economia/el-sector-textil-preve-una-caida-de-la-facturacion-hasta-un-37-en-2020/10003-4225091
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.