2020(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

HONG KONGEN ETXEBIZITZA

                                                  ETXEBIZITZA HONG KONGEN


Hong Kong Txinaren aurkako protestengatik eta Asiako hiri arrakastatsu eta askeenetako bat izateagatik famatua da. Baino etxebizitza prezio altaua izateagatik ere ospetsua da, esate baterako, munduko etxe garesti eta txikienak hemen aurkitzen dira (Monako kontuan hartu gabe). Baino zergatik da hau? Espazio faltarengatik al da? Etxebizitzari dagokionez zein hiri hartu dezakegu eredu bezala?


Lehenik eta behin argitu beharra dago, Hong Kongek, Singapur ez bezala, ez duela espazio arazorik, esaterako Hong Kongen lurraren %25a bakarrik dago erabilita. Orduan zergatik dira etxebizitzak horrelako garestiak hiri honetan? Ba gobernuak eraikitzeko espazio izan arren  etxebizitzak eraiki nahi dituenean, gobernuak subastara ateratzen ditu eta horregatik etxebizitzengatik asko ordaintzen da. Gainera oso gutxitan eraikitzen dira etxebizitzak. Horrela eskaria eta eskaintza legeengatik prezioa izugarri igo da. Eta eskaintza mugatzeaz gain, eskaera ere asko igo da; beraz prezioak hare eta gehiago igo dira, esaterako, 2003tik etxebizitzen prezioa %450 igo da eta batez beste 20 urteko soldata osoa behar da Hong Kongeko batez besteko etxea erosteko. Beste herrialdeekin konparatzeko Irlandan  4,8 urte beharko ziren eta Australian 6,9 urte.


Baino zein interes du gobernuak etxebizitzen prezioa hain altua izateko? Ba bi arrazoi nagusi daude, lehena, gobernuak eskuratzen duen diruaren %20 modu honetan eskuratzen duela da eta bigarrena, merkatu-ekonomiak dituen mugekin du zerikusia, eta ustelkeria da. Ikusi genuen bezala merkatu ekonomia batean enpresa handiak konpetentzia murrizten saiatuko dira eta hori da gertatzen dena. Eraikuntza-enpresa handiek gobernuko goi langileak erosten dituztela, hauek eskaintza mugatzeko esaten da.


Zein herrialde edo hiri hartu ditzazkegu eredu bezala? Ba bada hiri bat non etxebizitzaren alokairua nahiko merkea den. Hiri hori Viena da. Vienako udaletxea %60 etxebizitzen  jabe da eta hori dela eta oso etxebizitza merkeak ditu haien biztanleriaren zati handienarentzat. Gainera udaletxeak etxebizitza berriak eraikitzen urtero 600 milioi euro gastatzen ditu eta horrela ez dago etxebizitza faltarik. Honek ere bai eraikuntza-enpresa pribatuak haien prezioak jaistea eragiten du.


Ondorioz esango nuke, etxebizitza prezioen igoera arazo larri bat izan arren, leku edo hiri gutxietan irtenbideak bilatzen ari direla. Fenomeno hau zoritxarrez mendebaleko hiri handi eta ertain gehienetan ere gertatzen da, baino bereziki aipagarria da iadanik hitz egin dugun asiako Hong Kong izeneko hirian.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.