EUROGUNEKO ZORRAREN KRISIA
Euroguneko zorraren krisia 2010. urtean euroguneko herrialdeei eragin zien krisi ekonomikoa da. Zor publikoaren, banku-sistemaren eta sistema ekonomikoaren krisiaren ezaugarriak izan zituen.
Krisiaren ondorioz, euroguneko herrialde batzuek zaila edo ezinezkoa izan zuten beren zor publikoa finantzatzea laguntzarik gabe.
2010. urtearen hasieran kezkak areagotu ziren, ondoren, 2010eko maiatzaren 9an Europako finantza ministroek 750.000 milioi euroko erreskate neurri-sorta bat onartu zuten. Europako finantza egonkortasuna bermatzeko Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsa (EFSF) sortuz.
2011ko urrian eta 2012ko otsailean, neurri-sorta berriak adostu zituzten euroguneko kideen ekonomien porrota saihesteko. EFSF mila milioi eurotik gora igo zen, eta Europako bankuei %9ko kapitalizazioa lortzeko eskatu zitzaien. Europarekiko konfiantza berrezartzeko, EBko buruzagiek Europako Itun Fiskal bat ere sortu zuten.
Zor publikoaren krisia Europako herrialde batzuetan bakarrik gertatu arren, arazoa eurogune osokoa zelako pertzepzioa ezarri zen, eta honek eurogunea hausteko aukera eragin zuen.
Herrialde kaltetuenek, Grezia, Irlanda eta Portugal izan ziren.
Sakoneko arazoei eta desoreka ekonomikoei erantzuteko, EBko herrialde gehienek Euro Plusaren Ituna adostu zuten. Bertan, hainbat erreforma politiko adostu zituzten, kideen sendotasun fiskala eta lehiakortasuna hobetzeko.
EBko buruzagiek Europako Inbertsio Bankuaren funtsak handitzea adostu zuten, azpiegitura-proiektuak abiarazteko eta sektore pribatuari maileguak handitzeko. Gainera, EBko ekonomiarik ahulenei ekoizpen-kostuak murrizteko eskatu zien. Neurri horiekin euroguneko kideen arteko kontu korronteko desorekak murriztea eta, pixkanaka, krisia amaitzea espero zen.
Krisiak eragin handia izan du EBren politikan. Adibidez, eurogunea osatzen duten 17 herrialdeetatik 8tan aldaketa politikoak eragin ditu, eta gobernu aldaketak eragin ditu Grezian, Irlandan, Espainian, Eslovenian, Eslovakian eta Herbehereetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.