Enpresa bat izateak ardura handia suposatzen du hainbat alderditan eta egiten diren ekintzak ondorioak ekar ditzaketela. Nire intentzioa da enpresek gure ingurumenari egiten duten kalteaz hitz egitea eta horri buruz informazioa aportatzea.
Hainbat kutsadura mota daude enpresek sortutakoak: uraren kutsadura, fabrikek eta industriek sortzen duten soinuarengatik kutsadura akustikoa, lurraren kutsadura...etab.
Gehien kutsatzen duten enpresa eta industriak 2 dira: metalurjia industriak eta industria kimikoak.
Industria metalurjikoak lehengaiak gertu dituen leku batean kokatu behar dira, horrekin batera leku handia hartzen dute eta bertan: trenbideak, labeak, lehengaiak gordetzeko almazenak… eraiki behar dituzte natura guztiz urratuz.
Industria kimikoek gas likidoak, konbustible asko, produktu toxikoak… horrelako hainbat sustantzien erabilera egiten dute eta egiten dituzten prozesuak hain konplexuak direnez material toxiko gehiago sortzen dute ingurunea guztiz kaltetuz.
Beraz, kontuan hartuz bi industria hauen eginkizuna garrantzitsua dela eta mundu osoko toki askotan ugariak direla, konturatu gaitezke min handia egiten ari diogula Lurrari.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.