EAJ-K DIESELAREN ZERGA IGOERA GELDIARAZTEA ADOSTU DU ETA NEGOZIATZEN JARRAITZEN DU.
Aitor Esteban bozeramaile jeltzaleak onartu du aurrekontuen negoziazioan aurrerapauso handia eman dutela. Dena den, oraingoz ez dute akordiorik lortu jeltzaleek aurrekontuak babesteko.
Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuak duen bozeramaileak iragarri duenez, EAJ eta Espainiako Gobernua ados jarri dira 2021eko Estatuko aurrekontu orokorren proiektuari lau zuzenketa egiteko. Hitz egiten jarraitzeko aurrerapauso bat dela onartu du Aitor Esteban bozeramaile jeltzaleak, baina gaur-gaurkoz ukatu egin du aurrekontuak babesteko akordiorik dagoela. Dieselaren gaineko zerga EAJren marra gorrietako bat zen eta gai horretan adostasuna lortzea aurrerapausoa izan dela adierazi du Aitor Estebanek Diputatueko Kongresuan eskainitako prentsaurrekoan. Aitor Esteban eta Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko bozeramaile eta Ogasun ministroa.
Aitor Esteban eta Maria Jesus Montero
Dieselaren gaineko zergari dagokionez Estebanek zehaztu duenez, krisi egoera honetan zerga igotzeak milaka lanpostu desagertzea ekar lezake. Trena Zorrotzan lurperatzeko proiekturako sei milioi euroko diru partida bat ere adostu dute bi aldeek eta, akordioaren arabera, urtea amaitu aurretik hitzarmen bat sinatuko dute Espainiako Gobernuak eta Bilboko Udalak. Laugarren zuzenketa Unibertsitate Formakuntza Dualari buruzkoa da, Aitor Estebaren hitzetan, ikasketa prozesua hobetzeko eta enplegagarritasuna bultzatzeko.
Dieselaren zergari buruko akordioa kritikatu du Elkarrekin Podemos-IUk
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU koalizioak Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak ez du begi onez ikusten dieselaren zergaren inguruan EAJk eta Espainiako Gobernuak lorturiko akordioa.
Aurten bizitzen ari garen pandemia dela eta ekonomia oso nabarmen jaitsi da munduko herrialde askotan, horien artean, Espainia.
Albiste honen aurrean nik uste det erabaki egokia hartu dutela, dieselaren zerga geroz eta gehiago igotzen ari zen, eta igotzen jarraitzen bazen, azkenan gendearentzat ezin eskuragarri bihurtuko zen. Beraz, zerga hori igotzeaz geldiaraztea ideia hoberena iruditzen zait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.