2020(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

Depresio Handia

 DEPRESIO HANDIA (1929)

1929an, urriaren 24an, burtsaren lehen krisi handia gertatu zen eta handik sortu zen crack terminoa: burtsan kotizatzen duten balore gehienak oso bizkor erortzen direnean sortzen den egoera. Honek ekonomiari depresio handi bat emango zion eta hemendik aterako zen izena.

1929ko burtsaren beherakada hainbat eragileren nahaste saihestezinak ekarri zuen. Sektore industrialaren mozkinak soldatak baino askoz gehiago hazi ziren, eta nekazaritza produktuen prezioekiko, eta enpresen ekoizpenen eta produktibitatearen indizeekiko diferentzial handiak pilatu ziren.

Hasieran aldi baterako krisialditzat jo zena, depresio handia bilakatu zen. Hainbat bankuk eta enpresek porrot egin zuten (5.000 bankuk 1929tik 1932ra) eta ondorioz langabeziaren gaitza zabaldu zen. 1932an, Amerikako Estatu Batuetan 12 milioi langabetu zeuden, Alemanian 6 milioi eta Ingalaterran 3 milioi. Kontsumoak behera egin zuenean, sektore pribatuaren inbertsioak %70 jaitsi ziren 1929an lortutakoekin alderatuta, eta enplegu, soldata eta prezioen adierazleak %50 inguru. Depresio handia berehala zabaldu zen eta, bereziki, Amerikako Estatu Batuen menpe zeuden ekonomiei eragin zien eta banku eta enpresa askoen porrota ekarri zuen.

Hemen dugu depresio handiko eta hurrengo urteetako langabezi tasa.


Nik erabilitako iturria: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2167/29ko-depresioa


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.