Petrolioaren krisia
1973ko Petrolioaren Krisia, 1973an gertatu zen nazioarteko krisi bat da, persiar golkoko zenbait herrialdek, petrolioa mendebaldeko herrialdeetara ez esportatzeko erabakiarekin.
Bigarren Mundu Gerraren amaieran eta 70eko hamarkadan, Japoniak, Estatu Batuek eta Europak petrolioa masiboki kontsumitzen zuten. Hau da, mendebaldean petrolioarekiko mendekotasun handia zegoen. Bitartean, dolar estatubatuarraren balioa, besteak beste, Vietnamgo gerraren ondorioz jaitsi zen. Ipar Amerikako ekonomia sintoma kezkagarriak agertzen hasi zen, esaterako, hazkundearen dezelerazioa.
Ekialde Ertainetik zetorren petrolioarekiko mendekotasun handia zela eta, mendebaldeko herrialdeak krisi ekonomiko larrian murgildu ziren petrolioaren prezioak gora egiten zuen bitartean. Petrolio upelaren prezioa 2,90 dolarretik 11,90 dolarrera igo zen.
Petrolioaren prezioen igoera neurrigabearen eta hornikuntza arazoen aurrean, herrialde askok petrolioarekiko mendekotasuna murriztea erabaki zuten beste energia iturri batzuen alde eginez. Frantziak, adibidez, energia nuklearraren aldeko apustua egin zuen, eta Estatu Batuek eta Kanadak egurrezko hondakinak erretzea erabaki zuten.
Hemen dugu petrolioaren produkzioaren grafiko bat:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.