Koronabirusa dela eta, ostalaritzak bere ateak itxi behar izan ditu. Honek eragin handia izan du ekonomian, izan ere, zuzenean edo zeharka sektore hau isteak honen menpe dauden gainontzekoei ere eragiten die; hornitzaileak bezeroik gabe geratzen dira, taxiak bidaiaririk gabe eta kaleak merkataritzan erosleez husten dira.
Hornitzaileek arazo handiak bizi dituzte. Bezerorik gabe geratu dira. Ángel Carreiras Distribuciones Carreiras enpresako gerenteak adierazi du ERTEa dela irtenbide bakarra, bere enpresaren fakturazioaren % 90 ostalaritzaren menpe dagoelako.
Ez dira garai onak taxitik bizimodua irabazteko. Adibidez, Ourense hiriak mugikortasun mugak ditu urriaren 8az geroztik, hiriburuan bidaiariak ekartzeko eta eramateko lizentzia duten 106 profesionalek ondo dakite hori. Bezeroen eskasia dela eta, taldeak txandak egitea erabaki zuen, neurri gogorrak kendu arte eta astebetez ostalaritza negozioaren itxiera ere sartu dute. Honela funtzionatzen dute: Zenbaki biek bi egun jarraian funtzionatzen dute eta zenbaki bakoitiek hurrengo biak hartzen dituzte.
Ostalaritzarik gabeko enpresa txikiak ez dira ezer. Bata bestearen beharra dute: okinek ogia kafetegietan eta bestelakoetan saldu behar dute eta hauek beraien langileei ordaindu behar diete etxerako ogia erosteko. Adibide horretan argi ikusten da elkarren behar handia dutela.
Ikusi dugun bezala, ostalaritzak erlazio estua du gainontzeko enpresekin, hau itzultzen ez bada, gainontzeko enpresen %40ak ere behera egingo luke eta desagertzen amaituko lukete. Beraz, ahalik eta azkarren itzultzea espero behar dugu sektorea.
BIBLIOGRAFIA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.