ZER DA IRUZUR FISKALA? NOLA EGITEN DA, ZERGATIK?
Gure lurra hainbat "mundutan" banatuta dago. Lehengo mailakoak dirudunak dira, bigarren mailakoak ez dirudun ez txiroak, hau da, nahikoa diru dute berain bizitza aurrera ateratzeko eta baita agian kapritxoren bat erosteko. Eta azkenik hirugarren mundua dago, bertan jende txiroa kokatzen da. Baina nola jokatzen ia dirudun guztiek? Nola lortzen dute gero eta diru gehiago? Erantzuna erraza da: IRUZUR FISKALA.
Iruzur fiskala, zergen ordainketa saihesteko legez kanpoko ekintzak edo egin-gabekoak dira. Aurrez pentsatuak, eta gehienetan dokumentuak faltsutuz edo horiek ez aurkezteagatik egiten direnak. Gainera, iruzur fiskala hiru motatakoa izan daiteke, batetik, zerga ihesa daukagu, non diru sarrerak ezkutatzen diren edo ondare gehikuntzak ez diren aitortzen. Bestetik, ezkutuko ekonomia, bertan jarduera ekonomikoaren zati bat ez da agertzen estatistika ofizialetan edo eta enpresaburuek, langileek... ordaindu beharreko zergak, lortutako dirua... Ez deklaratzea. Eta azkenik, zerga kenkari faltsua aplikatuz, hau da, faktura faltsuak aurkeztea.
Pertsona askok egiten duten iruzur honek hainbat ondorio ekartzen dizkio herrialdeari, estatuaria eta baita ere munduari, gehien bat ekonomiaren ikuspuntutik. Lehenik, estatua ahuldu eta txirotzen du, baita ere zerbitzu publikoak kaltetu, izan ere, deklaratzen ez den diru hori gehienetan zerbitzu publikoetara bideratzen da (hezkuntzara, osasungintzara, bekak...) . Bigarrenik, estatuak herriarekin duen "konfiantza" galtzen du eta azkenik estatuak ezartzen dituen arauen helburuak kaltetzen dituelako, kasu honetan, aberastasunaren banaketaren helburuak.
Baina hau egiten baduzu eta harrapatzen badizute ez pentsatu isuna txikia izango denik... Urte bat eta bosten arteko kartzela-zigorra dago eta isuna egindako iruzurraren kopurua baino 6 aldiz handiagoa izan daiteke.
Hau egiteko ere hainbat modu daude. Batetik, beltzean lana egiteko edo fakturetan BEZa ez ordaintzea, bestetik, kobratutakoa baino gutxiago ordaintzea eta azkenik paradisu fiskaletara jotzea, hau da, herrialdeko herritarrak ez direnei ematen zaizkien zerga abantailak.
Hainbat pertsona famatu dira hau egin dutenak. Bat esate baterako, Mario Conde. Bera atxilotua izan zen Banesto bankuari 1999-2016 urteetan zehar 13 milioi euro zuritzeagatik. Lionel Messik, 4'1 milioi euro zor zizkion ogasunari... Baina ez pentsatu hauek bakarrik izan direla, beste hainbat pertsona ezagunek ere egi dute...
BIBLIOGRAFIA:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Iruzur_fiskalhttps://eu.wikipedia.org/wiki/Iruzur_fiskal
https://eu.wikipedia.org/wiki/Ezkutuko_ekonomia
https://web.bizkaia.eus/eu/web/educacion-tributaria/iruzur-fiskala
https://eu.wikipedia.org/wiki/Paradisu_fiskal
https://www.lavanguardia.com/economia/20181024/452534407440/archivado-caso-mario-conde-blanqueo-fraude.html
https://elpais.com/deportes/2016/07/06/actualidad/1467801565_113121.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.