Kontaminazioaren eraginak ez du bakarrik zer ikusirik aldaketa klimatikoarekin, hau da, kontaminazioaren eraginez pertsonen osasuna eta ekonomia kaltetu egiten da.
Zein da kutsaduraren egoera une honetan?
Une honetan pandemiari dela eta kutsaduraren egoera hobetu egin da. Esate baterako, etxean sartuta egon garen hilabete guzti hauetan, Espainan airearen kutsadura %58-aren beherakada izan du. Airearen kalitatea hobetzeak atsedenaldia eskaintzen die herritarrei, baina baita osasun publiko kolpatuari eta baita ekonomia osoari ere. Izan ere, ingurumenaren kutsadura da Espainiako alderdirik problematikoenetako bat. Kutsaduraz hitz egiten dugunean, izan daiteke uretako kontaminazioa, aireko kontaminazioa edo lurreko kontaminazioa.
Hari beretik, Espainan ura da dugun errekurtsorik garrantzitsuenetako bat, eta bere egoera alteratuta dago, adibidez, itsasoko bizudunak kaltetuta amaitzen dute gure hondakinak itsasoan bukatzen dutelako, eta ondorioz itsasoa kontaminatu egiten da . Airearen kontaminazioari dagokionez, atmosferara isurtzen diren kutsatzaileak dira airea zikintzen dutenak. Kutsadura maila altuak eragin negatibo oso esanguratsuak izan ditzakete giza osasunean eta ingurumenean, bereziki hiri handietan. Azkenik, lurzoruari dagokionez, eztinbesteko errekurtsoa ekosistemarako eta giza jardueretarako dela kontutan izanda., kutsaduraren eta biodibertsitatearen galeraren mehatxupean dago gaur egun.
Kutsadura-fokuak:
Ekonomian nola eragiten du?
Ingurune naturalaren edozein aldaketak eragina izango du ekonomian, planetak ematen dituen baliabideak, kontsumoan eta ustiapenean oinarritzen baita. Jarduera eraginkorra ez bada, baliabideak agortzeak zuzenean eragingo dio gizartearen garapen ekonomikoari.
Adibide esanguratsuenetako bat berotegi-efektuko gasek eragindako tenperatura globalen igoera da. Gas horiek fenomeno klimatologiko gero eta muturrekoagoak eragiten dituzte, eta, aldi berean, enpresek eta gobernuek gastu handiagoa egiten dute egoera berri horietara egokitzeko eta ingurumen-ondorioak arintzeko.
Osasunean nola eragiten du?
MOE-ak (Munduko Osasun erakundea), kutsadurak zuzenean eragin ditzakeen 101 gaixotasun baino gehiago detektatu ditu, esaterako; asma, alergiak, gaixotasun neurologikoak, minbizia, haurdunaldiko arazoak... eta abar. Izan ere, eragin horiek eragin handiagoa dute haurrengan, adinekoengan eta emakumeengan.
Osasunaren Mundu Erakundeak zabaldutako datuen arabera, munduan 10 pertsonatik 9k aire kutsatua arnasten dute. Hau da urtean, 7 milioi pertsona hiltzen dira ingurumen-kutsaduraren ondorioz.
Nola ekidin dezakegu ingurumenaren kutsadura?
Ingurumenaren kutsadura murrizteko eta, aldi berean, kutsadurak eragindako gaixotasunak murrizteko, eta enpresek material biodegradagarrietan hainbeste diru inbertitu behar ez izateko. Guztiok, bazkide garen aldetik, gure planetari laguntzen dioten baldintza batzuk betetzen saia gaitezke. Baldintza horiek gure egunean txertatzen baditugu ere, batzuetan ez gara konturatzen oso garrantzitsuak direla planetaren eta naturaren oparotasunerako.
1-Garraioak:
Ahal duzun guztietan, oinez ibiltzea edo bizikletan joatea aukeratu; izan ere, kutsadura murrizteaz gain, mesede egingo dizu zure osasun fisiko eta mentalari. Eta oinez ibiltzea edo bizikletan joatea ez bada aukera bat zuretzat, garraio publikoa erabili.
2-Elikadurari dagokionez:
-Landu zure elikagaiak.
-Izan landareak etxean.
-Erosi frutak eta barazkiak nekazaritzako merkatuetan.
-Murriztu plastikozko botilen kontsumoa.
3-Birziklatu eta bereizi baliabideak:
Birziklatzea garrantzi handiko ekintza da gizartearentzat, bestela baztertuko liratekeen hainbat motatako elementuak eta objektuak berrerabiltzea baitakar.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.