Europako batzordeak plan bat argitaratu du, hemendik 10 urtera produktu ekologiko gehiago kontsumitzeko. Ekosistemarentzako onuragarria izateaz gain, koronabirusa dela eta gizarteak bere osasuna zaintzea aukeratu du. Baina zergatik kontsumitu produktu ekologikoak?, Produktu ekologikoak kontsumitzearen onurak bi dira, batetik gaixotasun edo izurriteak sahiestera laguntzen dute, produktu hauek ez dute ez kontserbanterik edo koloratzailerik erabiltzen, ezta antibiotikorik, ongarri kimikorik edo pertizidarik ere ez. Bestetik, ekoizpen ekologikoaren bidez ekosistema zaindu egiten dugu, uraren eta airearen kontaminazioa gutxitzen dugulako.
Momentu honetan, Europar Batasunean nekazaritza ekologikoak nekazaritza eremuko %8-9a irudikatzen du, eta aipatu dudanez 2030-ean %25-a irudikatzea pentsatuta dago. Hamar urteetan %25-eko luzapenera iristeak, urtean %11 hazkundea edukitzera eskatzen du. Baina horrek ez du esan nahi Europa Batasuneko herri guztiek hazkunde hori edukitzea behar dutenik, hala nola, Austrian, Suizan, Dinamarkan, Suedian %25-eko nekazaritza ekologikoa eskura dago, eta Alemania, Frantzia eta Italia bezelako herrialde handiagoetan %10eko mailatik gora daude. Aldiz, beste herrialde batzuetan nekazaritza ekologikoa oso atzera gelditzen da, adibidez, Maltan, Andorran eta Kosovon. Baina nola lortuko dugu hazkunde hori handitzea?, Nazio batuen erakundeak (NBE) 2030-erako garapen iraunkorreko agenda proposatu du, agendak 17 helburu proposatzen ditu 169 helburu integratuekin, eta helburu hauek eremu ekonomiko, sozial eta ingurumen gaiak barneratzen ditu.
Adibidez, gure lurraldean oso garrantzitsua da une honetan Euskal herriko produktu ekologikoak erostea, gure osasuna zaintzeaz aparte euskal herriko ekonomia sustatu egiten dugulako.
Elikagai ekologikoak gure lurraldean:
Eneek Euskal Herriko produktu ekologikoen sustatzailea da, bere web orrialdean nekazaritza ekologikoari buruzko informazio guztia aurki dezakezue, eta horretaz aparte, Euskal herrian produktu ekologikoak saltzen dituzten denden indormazioa eta helbidea eskura daukazue. Mapa honetan Euskal herriko saltoki ekologiko guztiak aurki ditzazkezue.
https://sohiscert.com/consumoecologico/
https://www.bioecoactual.com/2020/05/21/ue-25-de-la-agricultura-debe-ser-ecologica-en-2030/
https://www.miteco.gob.es/es/ceneam/carpeta-informativa-del-ceneam/novedades/onu-agenda2030-desarrollo-sostenible.aspx
https://www.eneek.eus/es/eneek1
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.