"Kaixo denoi, ongi etorriak izan nire youtubeko kanalerea", "hau izan da guztia, mila esker nire bideoa ikusteagatik", "iruzkin bat utz ezazue hemen behean", "sakatu gustatzen zait botoia gustuko izan baduzue" eta "harpidetu". Gazterik ez dago munduan esaldi hauetako edozein entzun bezain pronto YouTube burura etorriko ez zaionik. Izan ere, gaur egun YouTube da bilketak egiteko bigarren plataforma erabiliena, Google ondoren. Honekin batera, ezaguna egiteko beste bide bat etorri da. Orain urte asko filmetan, telebistan edo bideoklipetan azaltzearekin lortzen zen ospea denon eskura geratu da, baina errealitatea da gutxi batzuek besterik ez dutela lortu hau eskuratzea. Youtuber ospetsu hauen bizitza ikusgarria ikusten dugu, bidaiak eta etxe zoragarriak, luxu guztiez gainezka, eta jasanezina egiten zaigu hurrengo galdera formulatzea: Nola lortu dute?
Youtuber batek modu askotan irabazi dezake dirua. Sustapen pertsonal gisa balio dezake, Pablo Alboran edo Justin Bieber abeslari famatuen kasuan bezala. Kanal horietan ezagunak izanez gero, ospe hau monetizatzen hasten dira disko diskografikoekin, telebista-programekin, etab. Hau guztia, noski, pertsona bakoitza dagoen sektorearen mendean dago. Baina ez hori bakarrik, fama gehiago irabazten doazen neurrian, bistaratzeek ere gora egiten dute eta hauek iragarkietatik datozen etekin handiak sortzen ditu.
Zoritxarrez, YouTubek sortzen duen etekinen zatirik handiena gutxi batzuen eskuetan geratzen da. Youtuber ezberdinen arteko soldata desberdintasuna benetan nabarmena da eta plataforma horretara diru bila murgiltzen diren gehienei ez zaie heltzen kontuak ordaintzeko ere. Beste muturrean dauden youtuberren kasuan, hilabete bakoitzeko milioi bat bistaratze lortzen dituztenek 10.000 eta 13.000 euro bitartean irabazten dituzte urtero, lehen aipatutako iragarkiak direla medio. Aldi berean, kanal ospetsuenak gero eta ospetsuagoak egiten dira, eta egoera horrela egonik, plataformara sartzen diren pertsona berriek oztopo handiagoak aurkitzen dituzte ikusleetara ailegatzeko.
Hau guztiarekin ondorio argi batera iritsi naiteke: gerta daiteke YouTubeko kanal bat milioi askotako negozioa izatea, baina askoz ere probableagoa da saiakeran geratzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.