2018(e)ko apirilaren 13(a), ostirala

Gazteen alokairua sustatzeko diru laguntzak

Gazteen emantzipaioa sustazeko, etxebizitza alokatzeko diru laguntza bat eskainiko du Eusko Jaurlaritzak datorren urtetik aurrera. 23 eta 35 urte arteko gazteek eskatu ahalko dute, betiere baldintzak betetzen badituzte. Hiru urteko iraupena izango du, gehienez; hortik aurrera ezin izango dute eskatu. Halaber, hileko laguntza 250 euro izango da, gehienera jota. Hori da, hain zuzen ere, Jaurlaritzak egun eskaintzen duen etxebitzarako laguntza osagarriaren zenbatekoa. 

Gaztelagun izeneko laguntza eskatu ahal izateko baldintza batzuk bete behar dira. Lehenik eta behin, eskatzailearen diru sarrerek bi mugen artean egon beharko dute. Gutxienez diru sarrerak bermatzeko errenta baino gehiago irabazi beharko dute: 7.734 euro urtean. Horrez gain, ezingo dute gainditu gehienezko sarrera kopuru bat: 12.000 euro, etxean pertsona bakarra biziko bada; bi badira, laguntzaren eskatzaileek gehienez 15.000 euroren diru sarrerak izan beharko dituzte; eta etxe batean hiru onuradun baleude, ezin izango lukete 18.000 euro baino gehiago irabazi denen artean. Familia ugarien kasuan, gehienezko irabaziak 20.000 eta 22.000 euro artean egongo dira.

Horrez gain, laguntza eskatu ahal izateko etxe bizitzaren alokairuaren prezioak begiratuko ditu Jaurlaritzak: hiriburuetan alokairua ezin izango da 750 euro baino garestiago izan; gainontzeko udalerrietan gehinezko alokaikua 600 euro izango da. Halaber, laguntzak ez du gaindituko etxebizitzaren alokaiuraren erdia; dena den, alokairuaren %60 ere jaso ahalko dute, etxe bat partekatzen duten eskatzaileak "formalki eratutako bi bizikidetza unitate" badira: ezkonduak, izatezko bikoteak...

Azkenik, lanean ari diren gazteez gain, laguntza eskatzeko aukera izango dute prestakuntza bidean dauden ikertzaileek eta bekadunek, betiere, eskabidea egin eta, gutxienez, aurreko sei hileko antzinatasuneko lan-bizitza egiaztatzerik badute, edo diru-sarreren iturriaren iraupen aurrikusia eskabidea egiten denetik gutxienez sei hilekoa izango dela egiaztatzerik badute.

Nire ustez, Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri hauek egokiak izango dira. Izan ere, gure inguruan etxe bizitzen prezioa izugarri altua da eta gazte gehienek ez dute erosteko aukerarik. Bestalde, alokairu prezioak ere oso altuak dira eta gaur egun kasu gehienetan dauden soldata txikiekin gazteak ezin dira independizatu. Hala ere, nire iritziz gobernuek neurri gehiago hartu beharko lituzkete etxe bizitzaren arazoa konpontzeko, esate baterako, alokairu soziala bultzatu, etxe bizitzen prezioen igoera kontrolatu...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.